Egunkaria @urrera!

2003, Martxoak 1

Amaia Agirregabiria

Ez da lehenengo aldia komunikabide bat ixten digutela. Ez dago hain urrun 1998 uztailaren 15 hura, non Espainiar justiziak Egin eta Egin Irratia itxi zitueneko eguna. Komunikazioa eta salaketari dagokionez diferentzia nabaria topa dezakegu aurreko data eta aurtengo otsailaren 20aren artean. Euskal herritarrongan sarearen erabilpenaren igoera nabaria izan da Euskaldunon Egunkariaren itxiera salatzerako orduan. Google bilatzailean adibidez, “Egunkaria” hitz bilatuenen artean topa dezakegu azkenaldi honetan. Hortaz gain, ez dira gutxi izan itxiera eta atxiloketak salatu eta munduan zehar zabaltzeko sortutako webguneak: inventati.org eta ileturia kasu. Bestalde, sarean gauzatu diren ekintza eta informazio zabaltze gehienak kudeatzeko egunkariabai posta zerrenda jarri dute abian hainbat lagunek, Espainia zein Frantziako komunikabideek ixiltzen saiatu direna lau haizetara zabaldu asmoz.

Ez genuke ekimen hau momentuko gertakari baten moduan ulertu behar, gerora eta komunikazioari dagokionez, gure herria, kultura eta hizkuntza zabaltzeko aukera ezin hobeago bat bezala baizik.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean