Ohiko Batzar bat baino askoz gehiago

2026, Martxoak 10

Udaletxea utzita

Udaletxea utzita

Datorren ostegunean, martxoaren 26an, 19:00etan, Altzako Udaletxean ospatuko dugu aurten Altzako Historia Mintegiaren urteko Batzarra.

Batzar arrunta izango da, urterokoa, estatutuen araberakoa eta ohikoa; berezia, 40 urte betetzear gaudelako; eta baita ohiz kanpokoa ere, abandonatutako eraikin batean ospatuko dugulako: Altzako udaletxean.

Aldi berean pozaren eta mingostasunaren nahastura batek hartzen gaitu. Poza, hainbeste urte igaro ostean ere lanean eta proiektuekin jarraitzen dugulako, lan talde sendo batekin eta 186 bazkideen babesarekin. Pena eta atsekabea, arrazoi naturalengatik, denboraren joanak kendu dizkigun lagun eta kideak galtzeagatik; baina baita pena, atsekabea eta haserrea ere, lau hamarkada hauetan altzatarren ondare historikoaren axolagabekeria, zabarkeria eta desagerpenaren lekuko izateagatik.

Altzako udaletxea da ia Altza historikoaren zutik geratzen den azken sinboloa. Donostiako Udalak Altza herria bereganatu zuen Gerra Zibila amaitu zenean. Udal demokratikoak, inposaketa frankista haren oinordekoak izan dira, eta utzikeriarekin, axolagabekeriarekin eta desafekzioarekin amaitzen ari dira lana, gure ondarearen suntsipen zuzenarekin ez bada.

Horregatik ospatuko dugu gure berrogeigarren urteurrena ia bi urte daramatzan abandonatutako eraikin batean, etorkizunerako inongo planik ez dutenean, ez garbiketa edo mantentze-lanetarako ere.

Bazkideei gonbidapena luzatzen dizuegu batzarra eta urteurrena ospatzera, eta baita eraikin historiko honentzat etorkizun plan bat aldarrikatzera ere. Bilerarako garbitu eta prestatu beharko dugu.

Oso lagungarria izango litzaiguke aldez aurretik zenbat bilduko garen jakitea, beraz eskertuko genizueke etorriko zareten ala ez jakinaraztea, ahm@altza.net helbidera idatziz edo 649 49 66 07 telefonora deituz. Aurretik, lokaleko prestaketa lanetan eta/edo hurrengo egunean jasotze lanetan laguntzeko prest dagoenik ere beharko genuke. Denbora baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean