«Las hijas de Amari» liburuaren aurkezpena

2026, Apirilak 11

las_hijas_de_anariApirilaren 14an, arratsaldeko 18:30ean, Sergio Pereira idazlearen azken liburua aurkeztuko dugu Altzako Tomasene liburutegian. Las hijas de Amari Saltus Vasconum trilogiaren lehen zatia da; thriller gisa egituratuta dago eta gure inguruko baskoien eta erromatarren artean K.o. I. mendean izan ziren edo izan zitezkeen harremanak erakusten dizkigu.

Sergio Pereira Zumalakarregi Pasaian jaio zen 1979. urtean eta artearen eta historiaren zale amorratutzat du bere burua. Nobela hauek argitaratu izanagatik da ezaguna: La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014, Euskadi Literatura Sariko finalista), El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017), La bahía bajo la niebla (Círculo Rojo, 2019) eta La maldición de los inocentes (Universo de Letras, 2021). Horiek guztiek gure historiako beste garai batzuetara garamatzate eta gure bizilagunen bizimodua nolakoa izan zen irudikatzeko aukera ematen digute; era berean, trama bizi-bizi bezain kitzikagarria dute eta aldi historiko bakoitzaren inguruan idazleak egin duen ikerketa sakona erakusten digute.

Las hijas de Amari ez da salbuespena. Girotze historikoko eleberriak K.o. I. mendeko gizartearen erretratu korala islatzen du eta historia eta legenda zein punturaino eskutik joan daitezkeen gogorarazten digu. Istorio zirraragarriari nahiz ekintzaz eta elkarrizketaz betetako estilo arinari esker, irakurleak Cneo Mancino soldadu erromatar gaztearen eta Inghar belagilearen gorabeherak ezagutu ahalko ditu, beste pertsonaia askoren artean.

Ekitaldiak Altzako Historia Mintegiaren laguntza izango du eta idazlea bertan izango da. Tokiko historia eta mitologia atsegin badituzu, ez zenuke jarduera hau galdu behar. Zure zain egongo gara!

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean