Herrerak begirunea eskatzen du

2026, Ekainak 2

herrerak-begirunea-eskatzen-du1

Herripe Auzo Elkartea

Donostiako Udal Gobernuaren begirunea eta arreta eskatzen ditugu herreratarrok pairatzen ari garen arazoei eta ditugun gabeziei irtenbidea emateko lehenbailehen, duintasunez bizitzea merezi dugulako.

  1. Lantegi asko itxi dira, baina orubeak baliatu ordez berrindustrializatzeko eta auzoa berroneratzeko, etxebizitzak eraikitzea besterik ez du proposatu Udalak. 
  2. Ekipamenduak falta ditugu sozioasistentzialak, osasunekoak eta kulturakoak, baita horrelako zerbitzuak ere, eta inguruetakoak urrutiegi daude.
  3. Oso urriak dira eremu berdeak; porlanezko eta zoladurazko paisaia da nagusi.
  4. Irisgarritasun arazo handiak ditugu: trenbidepeko pasabidea, etxarte ugaritako eskailerak (bizilagun asko isolatuta geratzen ari dira), maldak…
  5. Udalaren administrazio banaketa ez dator bat auzoaren identitatearekin.

Horiei gehitu behar zaizkie auzotarron bizitza okertu duten beste hainbat arazo:

6. Jolastokieta AL05 gehiegikeria urbanistikoa. Udalak 456 etxebizitza eraiki nahi ditu.

  • Dagoeneko asea dagoen eremua izanik, kopuru neurrigabea da.
  • Udal Gobernuak lantegien jabeekin adostu zuen etxebizitza kopurua bikoiztea.
  • Eragin kaltegarriak: eraikin garaiegiak, trafikoa ugaritu, inguruarekiko lotura ezegokia, Oxigraf eraikinak ez du kultur erabilera izango…
  • Egitasmoko eremu berdeak auzoari ostu eta Erregenean (7 km-ra) ezarri nahi ditu.
  • Egitasmoari zuzenketak aurkeztu arren, Udalak oraindik ez du auzotarrokin hitz egiteko asmorik adierazi; are, Alkateak esan du bere horretan egingo dela.

7. Lantegi hutsak “bizileku” negargarri. Duela bi urtetik hamarnaka pertsona etxegabe bizi dira horietan, kale gorria saihestu eta toki hoberik topatu ezinean.

  • Onargarriak ez diren baldintzetan “bizi” dira, argirik eta urik gabe, arratoien eta zaborren artean (bildu zuten, baina bilketako udal kamioia ez zen agertu).
  • Ezinegona eta sumindura handiak dira auzotarron artean, arazo ugari sortu baitira, eta segurtasun gabezia nabari baita. Bizikidetza berreskuratu nahi dugu.
  • Udal Gobernuak du egoera makur eta bidegabe honen ardura utzi egin baitie lantegien jabeei eremua eta egoera hondatzen. Ez ote du egin etsipena zabaltzeko auzotarron artean, eta egitasmoa bere horretan onar dezagun?

8. Oxigraf lantegiko uralitazko (amiantoa) teilatua hondatzen ari da, baina Udalak ez ditu jabeak behartzen hori kendu eta garbitzera.

9. Tren geltoki berrituko igogailu berriak hondatuta jarraitzen du 16 hilabete eta gero, Udaleko eta trenbideetako arduradunen utzikeria nabarmena medio.

10. Herrerako begiratokiko komun publiko berria ere matxuratuta dago aspalditik, baina ez dirudi udal
arduradunei axola dienik.

Horiek guztiek erakusten dute Donostiako Udal Gobernuaren utzikeria nabarmena eta begirune eza Herrerarekiko eta bere auzokideekiko. Urteotan, Herripe auzo elkarteak sarritan jakinarazi izan dizkio arazo eta gabezia horiek, baita proposamenak egin ere etengabe, irtenbideak topatzeko. Udalak, ordea,
auzotarron hitza gutxietsi egin izan du gehiegitan.

Argi diogu, Donostiako Udalari dagokio, Udal Gobernua buru, pairatzen ari garen bazterkeriazko egoera honi irtenbideak proposatzea, lehenbailehen, eta auzokideekin aztertzea, inposiziorik gabe.
Begirunea eskatzen dugu, ez da inolako apetarik.

HERRERAREN DUINTASUNAREN ALDE!

UDALA ERANTZULE

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean