Duela 50 urte jarri zen martxan “Aitonak” Jubilatuen Elkartea (Santa Barbara)
Antxon Alfaro
Datorren urriaren 9an 50 urte beteko dira Altzako Santa Barbara auzoan kokatutako “Aitonak” Jubilatuen Elkartea martxan jarri zenetik. Gaur egun, elkarte hori “Jose M. Varona” Jubilatuen Elkarte izenez ezagutzen da.
Urteurren horren harira, hainbat jarduera antolatu dira, joan den uztailean hasi eta urriaren 31n amaituko direnak, oroigarrizko bideo baten emanaldiarekin, eta jarraian trikitiaz girotutako queimada batekin.
Nahiz eta inaugurazio ofiziala 1976an egin zen, “Aitonak” elkartearen jatorriak ezagutzeko urte pare bat atzerago jo behar dugu, Altzako Jabeen eta Bizilagunen Elkartea martxan jarri zen unera. Mertxe Fernándezek Altzako Tokiko Bildumari emandako aktetako liburuan jasotzen denez, 1974ko azaroaren 30ean aurkeztu zen ofizialki Zuzendaritza Batzordea, urte bereko ekainaren 4an auzo desberdinen ordezkari gisa hautatutako 24 kidek osatua. Batzorde hartan, Félix Iranzo Expósito zegoen Santa Barbarako ordezkari gisa.
Elkarteari bizitasun handiagoa eman nahian, hainbat batzorde sortzen joan ziren. Horrela, 1975eko martxoaren 27an egindako batzar nagusian, “Jubilatu eta pentsiodunen” batzordea eratu zen, Félix Iranzo buru zela. Batzorde horren helburua, presidenteak berak zioenez, jubilatu eta pentsiodunen arazoa aztertzea zen, eta “agureak” aurkitzen ziren bazterkeria sozial eta ahanzturako egoerei erantzutea. Beste zeregin batzuen artean, batzordeak hurrengo urte eta erdian ahalegin handiko kudeaketa ugari egin zituen, lokal bat bilatzeko eta elkartea martxan jartzeko.
Santa Barbara auzoan lokal bat lortu ondoren -urte askotan haur-eskola gisa erabilitako behe-solairu batean kokatua-, hura prestatzeko eta hornitzeko lanak hasi ziren. Orduan eratu zen Kudeaketa Batzorde bat eta, Félix Iranzok bere Trece años de lucha contra la marginación (1976-1989) liburuan jasotzen duenez, honela osatua zegoen: presidentea, Félix Iranzo; presidenteordea, José Manuel Varona; idazkaria, Juan Varona; diruzaina, José Ayestarán; eta batzordekideak, Braulio Bicandi, Trinidad Pérez, Raquel García, Francisco Bravo, Francisco Castejón, Luis Sáez eta Mauricio Astinza. Bestalde, nabarmentzen du Julián Bidegain, Satur Ariztegi, Abdon Macías eta Eusebio Cirilo “Simón”-ek geroago elkarteari emandako laguntza.
Deigarria da zerrenda horretan Langileen Erakunde Iraultzailearen (O.R.T.) militante eta laguntzaileen presentzia. Garai hartan talde politiko honek lan garrantzitsua egin zuen auzoan, eta Franco hil ondoren Altzan sortzen joan ziren hainbat elkarte eta gizarte-mugimendutan ere parte hartu zuen.
Hainbat zailtasun gainditu ondoren, 1976ko urriaren 9an, udal agintarien presentziarekin, Roberto Mendiguren apaizak egoitza bedeinkatu zuen. Horrela geratu zen inauguratuta “Aitonak” Jubilatuen elkartea.
Félixek bere liburuan gogoratzen duenez, elkarteak bere jarduera hasi zuen inolako diru-funtsik gabe, eta ezinbesteko hornikuntzak (mahaiak, aulkiak, kafe-makina, hozkailua, etab.) sortutako zorrei aurre egin behar izan zien. Pixkanaka-pixkanaka, zozketak antolatzen eta inguruko merkatarien laguntzaren bidez, baita bazkide kopuruaren gorakadaren bidez ere, elkarte berriaren beharrak asetzen joan ziren. Prozesu horretan, hainbat pertsonaren laguntza beharrezkoa izan zen; Félixek bereziki azpimarratzen du kale bereko “Gazte-Leku” elkarteko gazteen laguntza, baita Luis Sáez, Trinidad Pérez eta Mauricio Astinza bazkideena ere.
Hurrengo urteetan, elkarteak hazten jarraitu zuen, eta lokala gero eta txikiagoa geratzen joan zen behar berriei erantzuteko. Udalarekin izandako bileretan, esan omen zieten etorkizunean Tomasene baserria elkartearen egoitza berria bihurtuko zela. Bitartean, behin-behinean Casares baserriaren lehen solairua utziko zieten, kultur etxe gisa berreraikitzen eta egokitzen ari zena.
Hala ere, garaiko prentsak jasotzen zuenez, 1986an, Casares Kultur Etxearen irekiera hurbila zela eta hitzemandako lehen solairua ez uzteko ezezkoa zela ikusita, “Aitonak” Jubilatuen Elkarteko kideak mobilizatu ziren lokal berri hori lortzeko. Mobilizazioak izan arren, espazio berri bat izateko itxaropenak desagertzen joan ziren, eta elkarteak gaur egun arte jarraitu du hasierako Santa Barbarako lokalean.
“Aitonak” Jubilatuen Elkartearen hastapenei buruzko errepaso labur hau amaitzeko, Félix Iranzok idatzitako testu bat erreproduzitzen dugu, Altzako Jabeen eta Bizilagunen Elkartearen buletinean argitaratua, 1976ko irailean, “Aitonak” Jubilatuen Klubaren irekieraren berri emateko.
EL JUBILADO
AHI LO TENEIS ! unas veces solo, otras acompañado de quienes, como para él, la vida está llena de recuerdos y añoranzas, de luchas y de sacrificios, aquellos que hace 40 años eran buenos mozos llenos de ilusiones y esperanzas y que recibieron el impacto brutal del principio de una época interminable de penurias, estrecheces y sufrimientos, sin reconocerles nadie el derecho de quejarse ni de ser escuchados. No pedían nada, sabían que el pedir era inútil, no tenía repuesta ni significado para los que todo lo tenían.
Él lo dio todo porque la dura lucha por la supervivencia se lo exigió. Miradle, va adelante, despacio, el reuma y el desgaste físico le condicionan el andar, con su raída gabardina, su chapela; y sus gafas de gruesos cristales. Encorvado hacia la tierra, que es la única que no engaña. Este es el jubilado, el que sirve de pretexto para que otros proclamen atenciones y buenos propósitos en favor de él y que al final se traducen en eso, en palabras y nada más.
Siquiera sea para proporcionarte un lugar tranquilo y acogedor, donde en compañia de otros como tú, podáis contaros vuestras venturas y desventuras. EL CLUB DE JUBILADOS “AITONAK” te abre sus puertas para proporcionarte sin debérselo a nadie, algo de lo que esta inhumana sociedad te debe: un poco de tranquilidad y descanso de los trabajos y luchas de tu vida. F.I.






