Gogoratu duintzeko: heroina Altzan (1975-2000)

2026, Irailak 21

0000-02-18-proyecto-hombre

Koro Ijurko, Roberto Arín, Eusebio de la Huerga, Xabier Arana, Antxon Alfaro

Duela berrogei urtetik, Altzako Historia Mintegia Altzaren memoria berreskuratu eta zaintzeko lanean ari da. Lan horren barruan, LEKUKOAK proiektuak bi hamarkada daramatza gure auzoetako gizarte-prozesu handiak lehen pertsonan bizi izan zituztenen lekukotzak biltzen: landa-bizitza, migrazioak, emakumeen elkartegintza. Kapitulu berri bat ireki dugu. Denbora luzez isilik egon den gure historiaren orrialde batera hurbildu nahi dugu: 1975 eta 2000 urteen artean Altzan izandako heroinaren eragina.

Epidemia hark komunitate osoa astindu zuen. Gogor jo zuen gazteenen artean -”galdutako belaunaldia” deiturikoa- eta arrasto sakona utzi zuen kontsumitu zutenengan, haien familietan eta komunitate osoan. Gaindosiek, substantzien faltsutzeak, GIB/HIESa bezalako gaixotasunek eta espetxeratzeak heriotza eragin zuten edo bizi-kalitatea hondatu zieten kontsumitzaile askori, eta sufrimendu hori oso gutxitan adierazi ahal izan zen ozen.

l24860

Hain zuzen ere, isiltasun hori hausteko sortu da proiektu hau. Ez dugu inor epaitu nahi, ulertu, lagundu eta gogoratu baizik. Hauek dira gure helburu nagusiak:

  • Urte haietako min kolektiboari ahotsa ematea, egoera desberdinetatik bizi izan zutenen testigantza bilduz: kontsumitu zutenena, haien senide eta lagunena, terapeuten eta gizarte-eragileena. 
  • Heroina kontsumitu ondoren beren bizitzak eta loturak berreraikitzea lortu zuten pertsona askoren ahalegina eta iraunkortasuna islatzea.
  • Komunitatearen erantzuna dokumentatzea: krisiari aurre egiteko antolatu ziren familien, elkarteen eta pertsonen kemena.
  • Hil zirenen oroimena ohoratzea, haien izenak eta/edo argazkiak bilduz, komunitate osoaren artean oroimenezko mosaiko bat osatzeko.
  • Memoria hori duintzea eta estigma baztertzea, denbora luzez gizarte-fenomeno honi lotuta egon dena.
  • Historia hau belaunaldi berriei transmititzea, prebentzio-tresna gisa eta nor garen kontuan hartuta.

l24323

Beste ezeren gainetik, hau proiektu komunitarioa da. Ez du zentzurik Altzako komunitatearen parte-hartzerik gabe, eta horregatik zurekin kontatu nahi genuke. Garai hartako dokumentuak edo argazkiak eskainiz has daiteke laguntzen -hildakoen irudiak, kuadrilenak, auzoarenak, eguneroko bizitzarenak… hirurogeita hamarreko, laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetakoak-, eta guk arretaz digitalizatuko ditugu eta gero itzuliko dizkizugu. Proiektu honen parte izan nahi baduzu, ahm@altza.net helbide elektronikoaren bidez edo 649 496 607 telefonora deituz jar zaitezke gurekin harremanetan.

Memoria hau berreskuratzea zauriak, batzuk oso sakonak, sendatzeko modu bat ere bada, eta urteetan ukatuta ikusi zutenei duintasuna itzultzeko bidea. Zure oroitzapena ezinbesteko pieza da istorio partekatu honetan. Eskerrik asko hura kontatzen laguntzeagatik.

l24865

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2026
A A A O O L I
« abu    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean