Altzatik mundura sarearen bidez

2002, Ekainak 1

Internet eta Teknologia Berriak globalizazio prozesuaren erakusgarri izan badira ere, lokaltasunak bere lekua hartzen eta globalizazioak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen jakin izan du.

Altza ere, informazioaren globalizazioaren “lokaltasunaren” eredu bihurtu zaigu, ez baitira gutxi Altzaren inguruko webguneak. Hasteko, www.altza.net webgunea topa dezakegu, non Altzako historia eta izaeraren inguruko informazio eta dokumentu ugari aurkituko ditugu. Webgune honek ere, Altzako hainbat erakunde eta talderen informazioa biltzen du.

Talde politikoek ere hasi dute beraien e-ibilbidea, www.altza.org webgunean EAJ-PNVk bere programa aurkezten du. Bidebietako institutoak bere izena urrutira eraman du www.bidebieta.com webgunearekin, zoritxarrez, erdara hutsez topatuko dugu webgune hau. Altzako behatokia den San Markos mendiak ere badu bere webgunea, www.fuertesanmarcos.com. Poliki bada ere, herri txikien oihartzuna urrutira iristen ari da teknologia berriei esker.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean