Plataneroak

2002, Martxoak 1

Unai Elizasu


Txoko galdu bat txoko hil baten
ta galdera zertarako?
errepidetxo bat behar dela
hiru lau kotxeentzako,
ehun urte zuten plataneroak
bihotzik ez dutelako,
sustraiak moztu, bihotza kendu
ta denak hil kutxarako,
Haltzak ez dula bihotzik ere
Donostik hartu aintzako,
baina Donostik ez du balio
bihotz trasplantetarako.

Moto zerra ta eskabadora
platanero zaharrak tira,
eta nonbaiten landatu ordez
guztiak zabortegira,
ezin sinistu ezin ulertu
Donosti zertan ari da?
gainera ezin ezerrez egin
bakarrik jarri begira,
inpotentzi ta frustrazioa
datorkit bihotz erdira,
plataneroak akatzeakin
Altza hiltzen ari dira

Herri honetan jasan ditugu
horrenbeste kontu mingots
Donostiak du erru gehiena
ta igual geratzen naiz motz,
plataneroak hil dizkigute
barka baina: mekauen sos!!
Xalbador zenan hitzak hartu ta
gureari molda asmoz,
porlana baino plataneroak
nahiago ditugu askoz,
«ez ederrarengatik bakarrik
baizik guria delakotz»

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean