“Ordenanzas municipales” (1933)

2011, Urtarrilak 3

Iñigo Landa

Azala kanpokoaIrigoien familiak etxean gordetako liburuxka bat jarri du gure esku: 1933 urteko udal ordenantzak. Juan Iriarte errepublikarra alkate zelarik, ordenantzak 1933ko abenduaren 16an onartu ziren eta hilabete batzuk beranduago, 1934ko irailaren 6an emendakin bat egin zioten. Liburuxka tamaina txikikoa da (12 x 17 cm) eta, 33 orrialdetan, 205 artikulu biltzen ditu denetara; gaztelaniaz soilik.

Bitxikeriak badaude, jakina, batez ere garaiko bizimodua gaurkoarekin aldearatzen badugu, baina badago bat dokumentuari geroago erantsi diotena. Ezezagun batek “zuzenketa” batzuk egin zituen liburuxkan, eskuz, aldaketa politikoaren ildoan: 2. artikuluan, “Sr. Presidente de la República” ezabatu eta “Generálismo Franco” idatzi zuen; era berean, elizkizunak tenpluaren barnealdera mugatzen zuen 4. artikuluan, “y fuera” gehitu zion; azkenik, Juan Iriarte alkatearen izena bi lekuetan zirrimarra batzuez ezabatu zuen.

Ordenantzek arautzen dituzten atalak hauek dira:

“Régimen y gobierno de la Villa. Religiones. Orden público. Establecimientos públicos. Espectáculos y divesiones públicas. Tranquilidad pública. Anuncios y carteles públicos. Mendicidad. Pesas y medidas. Alumbrado. Seguridad personal. Carruajes y caballerías. Perros. Materias explosivas e inflamables. Obras urbanas. Construcciones rurales. Empleados municipales. Limpieza y salubridad. Higiene. Comestibles y bebidas. Cementerios. Medidas generales. Penalidad. Adiciones a las Ordenanzas”

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean