Gure proposamenak

2011, Urriak 20

AHM

Donostiako udal gobernuak gonbidapena luzatu digu Altzako herritarrei eta elkarteei datorren urriaren 22an egingo den bileran parte hartzera, gure herriaren diagnostiko orokor bat egiteko eta, horrekin batera, egingo diren proposamen zehatzak aztertzeko. Altzako Historia Mintegiak bilera horretan parte hartuko du udal ordezkarien aurrean ondoren zehaztuko ditugun puntuak eta proposamenak planteatzeko:

1.- Historia: Tokiko historia ikertzea eta ezagutzera ematea oso garrantzitsua da edozein herri eta hirirentzat eta, horregatik, herritarrek eta gurea bezalako elkarteek arlo honetan egin lezaketen lanaz gain, eginkizun horren ardura handiena udalei dagokie. Altzaren kasuan, Donostiak anexionatu zuenez, Donostiako udalari dagokio bere gain hartzea ardura hori. Orain arte ez da horrela izan, ordea. Donostiako udalak jokabidea aldatu eta bere betebeharrak bete behar ditu, beharrezkoak diren baliabideak erabiliz, giza baliabideak zein ekonomikoak. Puntu honetan legealdi honetan zehar burutzeko proposamen zehatz bat egitera gatoz: Altzaren Historiaren idazketa eta argitarapena finantzatzeko konpromisoa hartzea eskatzen dugu. Idazketa lanean historiako adituek parte hartuko lukete eta, burutu ondoren, eskolako gaztetxoentzat egokitutako dibulgaziozko bertsio bat prestatuko litzateke.

2.- Ondarea: Azken urteetan Altzaren ondare historiko-kulturalaren arloan udalak izan duen axolagabekeriaren lekukoak izan gara. Ondarearen elementuak babesik gabe utziz edo zuten babesa kenduz, katalogotik kanpo geratu dira, eta, ondorioz, betiko desagertzeko zorian jarri dituzte, desagerrarazi ez badituzte dagoeneko, beti ere hirigintza planen mesedean, altzatarren ondare materiala eta espiritualekiko inolako begirunerik erakutsi gabe. Egindako kaltea handia da, baina zorionez badaude oraindik gordetzea eta zaintzea merezi duten elementuak eta garaiz gabiltza neurri zuzentzaileak hartzeko. Horregatik, babesa duten elementu eta multzoen katalogoa berrikusi behar da lehenbailehen.

3.- Ekipamenduak: Kultura alorrean, hiriak mendekotasunera makurtu du bere “Altza auzoa”, eta hau larria da, are larriago Altzako biztanleriaren ezaugarriak kontuan hartzen baditugu. Gipuzkoan, biztanle gutxiago dituen edozein herrik baditu kulturarako aurrekontu eta ekipamendu handiagoak Donostiak Altzan “gastatzen” dituenak baino. Ongi dago, Casaresen 25. urteurrenaren karian egin den bezala, Altzako elkarteei egindako lanagatik omenaldia eskaintzea, baina, tamalez, elkarteek ezin diogu omenaldirik eskaini Donostiako udalari 25 urte hauetan gauzatu duen kultur planifikazioagatik, argi eta garbi oso eskasa, tupustean pentsatuta eta bigarren mailakoa. Jakina, elkarteen parte hartzea komunitatearen garapen kulturalean oinarrizkoa eta beharrezkoa da, baina aldi berean, ezinbestekoa da udalaren ekimena eta konpromisoa, 25 urte hauetan ez duguna ikusi. Egungoa krisi garaia da, urte urriak dira inbertsioaz hitz egiteko, baina urte jorien garaietan ere Altzan ez da zegokion neurrian kulturan inbertitu. Noizko erakusketa areto bat dagokion egitarauarekin? Noizko musika entzuteko edo antzerkia ikusteko baldintzak beteko duen areto bat? Premiazkoa iruditzen zaigu Altzarentzako erakunde publiko baten sortzea (barrutia, alkatetza-ordetza edo dena delakoa) zeinek bere gain hartuko duen gure herriaren kultur planifikazioa eta kudeaketaren erantzukizun zuzena.

Azkenik, gertakizun xume bezain esanguratsu bat ekarri nahi dugu gogora, Donostiako udalak Altzaren historia eta ondarearekiko izan duen jarrera ondo baino hobeto irudikatzen duena. Aurreko udal gobernuak Altzako udaletxearen eraberritze lanekin batera bi plaka kendu zituen eraikinaren fatxada nagusitik. Plaka batean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” jartzen zuen, altzatarrok betidanik ezagutu dugun leku horretan jarria, eguzki-erlojuaren ondoan. Hori kendu zutenean, beste bat agertu zen zaharragoa, “Plaza del Concejo” testuarekin. Bata eta bestea kendu eta San Telmo museoaren sotoetan gorde, baztertu, zokoratu, desagerrarazi  dituzte. Udal gobernuaren esku dago bidegabekeria hauek zuzentzea eta hala eskatzen diogu.

Altzako Historia Mintegia, egin duen 25 urteko ibilbidean zehar, beti konprometitua egon eta egongo da ahal duen neurrian bere komunitatearen kultur garapenaren alde. Horregatik, kulturgintzaren ikuspuntu eraikitzaile honetatik azaldu dugu gure iritzia eta gure proposamenak egin ditugu; zor zaien errespetuz entzunak izan daitezen espero dugu eta aintzat hartuak izatea nahi genuke.

Etiketak: , , ,

Iruzkin 1

  1. SEBASTIÁN GONZÁLEZ

    Me parecen unas propuestas de lo más loable.
    La recuperación de las placas que estaban colocadas en la fachada del consistorio y a ser posible su posterior recolocación, debería ser casi un tema prioritario a conseguir.
    Adelante y suerte en esas propuestas.
    Sebas

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean