Gogoberotuak

2012, Apirilak 3

batzarra2012

Joan den ostiralean AHMren urteko Batzar Orokorra egin genuen. Bilera horretan, formalitateak betetzeaz gain, amaiera bikaina eman genion 2011. urteari, gure elkartearen 25. urteurrena ospatu dugun ezin ahaztuzko urte horri.  Oso pozik gaude urtean zehar burututako jarduera asko eta askotarikoarekin. Egitasmoa gauzatu ahal izan da lagun askok parte hartu duelako gustuz eta kemenez jardueren antolaketan eta prestaketan, eta hori ederra izan da. Hogeita bost urte ondoren jarraitzen dugu Altzari buruz gero eta gehiago ezagutzen, jende gehiagorengana heltzen, eta egiteko dugun lanarekin gogoberotuak.

Urteko lehen hiru hilabeteak pasa direla, buru-belarri ari gara 2012ko egitasmoan lanean, hau ere Batzarrean onartua izan zena. Aurtengo egitarauan jarraipena emango diegu AHMren funtsezko jarduerei, hala nola Altzanet, Altzako Tokiko Bilduma, argitalpenak, Ganbara, txangoak…, eta berrikuntzak ere izango dira.

Jarduera horietako batzuk aipatzearren, sanmartzialetako kontzertu bat dagoeneko prestatuta daukagu, eta urrirako Album Altzatarra berri baten argitalpena atontzen ari gara, oraingoan Sarrueta-Martutene auzoari eskainia. Data zehaztu gabe badago ere, oso aurreratuta daukagu Bidebietari buruzko erakusketa bat, hirigintza ikuspegitik pentsatua. Azaro aldean, ekimen monografiko bat pentsatuta daukagu sukaldearen inguruan, Ganbararen objektuekin eta Extremadurako etxeko errezetak jasoko dituen liburuxka batekin. Urtean zehar ez dira faltako AltzaNaturarekin loturiko jarduerak eta martxan jarriko dugu ekimen berri bat, Altzapedia, Altzari buruzko entziklopedia baten oinarria, Tokiko Bilduman eta bestelako funtsetan gordeak dauden dokumentuetara heltzea erraztuko duen tresna.

2012. urtean zehar mahai gainean izango dugun beste gai bat Altza Barrutiarena izango da. Barrutia sortzea aukera ezin hobea izan daiteke Altzarentzat eta arretaz aztertzea merezi du. Gure artean eztabaidatzeko oinarrizko dokumentu bat prestatu nahi dugu geroago gainontzeko elkarte eta interesaturiko jendearekin konpartitzeko. Eztabaidaren amaieran proposamen bat idatzi nahi genuke gai honetaz arduratzen ari den udal batzordearen aurrean aurkezteko.

Horren guztiaren berri izango duzue hemen.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean