Kontzertuaren oihartzuna: “Txirritaren agurra”

2012, Apirilak 25

Joan den urteko ekainean Txirritaren heriotzaren 75. urteurrena gogoratu genuen. Jose Ignazio Ansorenak Txirrita ekarri zuen  kontzertura haren hiru bertso egitarauan txertatuz. Bertsoak ”Txirritaren agurra” izenburupean bilduak daude eta bizitzaren azken hilabeteetan kantatutakoen artean aukeratuak dira. Lehenengoa Kursaalen ospatutako Bertsolarien Txapelketatik hartua da eta beste biak Errenterian hil aurreko hilabetean egin zioten omenaldian botatakoak.

Kontzertuan Jon Anza kantaria izan zen bertso horiek bikain abestu zituena. Bidebietako gazteak kontzertuaren hilabetean bertan Victoria Eugenia antzokian ospatu zen kantu txapelketaren lehen saria irabazi zuen “Amonari” abestuz, bere lehen abestia, Olatz Zugastirekin batera sortua.

Txirritaren agurra

Agur eder bat egiten diet
hementxe dauden danari,
ta batez ere gu juzgatzera
etorri diran jaunari,
hoiek ipintzen duten guzian
helduko diot gaiari,
Jainkoak zerbait emango dio
beian saiatzen danari.

Hirurogeita hamasei urte,
garaia det umiltzeko,
bultza beharrik ez nadukake
goitik behera amiltzeko;
bi makil hoiek aski nitun nik
munduz mundu ibiltzeko,
hirugarrena andregaiari
arkakusoak hiltzeko.

Zenbait errezo egin izan det
nere denboran elizan
ta pozik nago ikusirikan
pakean nola gabiltzan.
Ni naizen bezin kobarderikan
inor ezin leike izan
semeak gerra(ra) ez joatea(ga)tik
mutil zahar gelditu nintzan.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean