Gazteluene bertso eskolaren aurreneko hilabeteak

1998, Abenduak 17

Altzako gazte batzuek, bertso senak baultzatuta, eskola bat sortzearen ideia buruan genuela eta Hernaniko bertso eskolaren (Aitor Mendiluze bertsolaria bereziki) laguntzari esker, asmoak egi bihurtu ditugu.

Gazteluene baserria gogoan izan genuen eskola honen izena jartzeko orduan, bertan bertsolaritzaren aintzindari eta maisu haundi bat (zentzu guztietan) bere bizitzako urte mordoak baserri honetan eman baitzituen, Jose Manuel Lujanbio hain zuzen, Txirrita. Izen hau Errenteriako baserri bati zor dio, bere gazte garaiak bertan igaro zituen eta Altzako herrian bere bizitzaren azken urteak. Langile amorratua ez zen parranda eta sagardotegi giroa gustoko zuen arren bertsolaritzan figura eta bertso inguruko lan aberats ugarien egilea dugu. Gu berriz, bertsolaritza inguruan lehen urratsak emanez hasi gara, lana gogotik eginez —Txirrita ez bezala—, Gazteluene bertso eskolak euskal herriko bertsolaritzan toki bat izan dezan.

Txirrita eredu, Euskara hizkuntza, bertsolaritza bide eta Altza herri dugula, nahaste honetatik gure bertso eskola sortzen da. Bertso eskola gaztea, altzatarra, euskalduna eta bertsozalea. Eskola hutsak duen funtzioz gain, Altzan bertsolaritzaren inguruan lana gogotik egingo dugu, euskara eta aho tradizioa bertan zabaldu daitezen.

Gaur egun Altzako bertsolaritzak eredu bizi bakarra dauka, Garberako Barandiaran hain zuzen. Beraz Txirrita, Barandiaran eta beste bertsolari batzuek ereindako hazitik, sustraiak indartu eta haltza sendo bat egiteko itxaropenaz…

Txirrita da bertsolaritzaren eredu eta giltza, Gazteluene etxea eta euskara dugula hitza, gazte altzatar batzuk lanean eskola hontan gabiltza, Euskara altxatzeaz gain ere indartuz bertsolaritza.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2025
A A A O O L I
« abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean