Hitzaldi eta irteera batekin hasiko da Natur Astea

2013, Apirilak 8

coccinella-septempunctata

Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak egitarau oparoa osatu dugu apirilak 11tik 20ra bitartera naturari begirada bat eskaintzeko. Esteka honetan eskura dezakezue Natur Astearen egitaraua.

Antolatutako lehenengo jarduera AltzaNatura deituriko hitzaldia da, Herrerako EPAn apirilaren 11n, ostegunean 17.30ean ospatuko dena. Marko Sierraren eskutik, Altzako geologia, iraganeko paisaia nolakoa zen, gaur egungo habitat ezberdinak eta gurekin batera bizi diren landare eta animaliak ezagutzeko aukera egongo da. Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egingo zaio Herrerako EPAn (Auzotegi) apirilaren 8tik ikusgai egongo den AltzaNatura erakusketara. Bertan, iaz elaboratu genituen panel informatiboak egongo dira ikusgai, Altzako ingurune naturalaren eta Molinaoko naturgune interesgarriaren interpretazioa eskaintzen dutena.

Larunbatean apirilak 13, mendiko botak jantzi eta gurekin batera Molinao errekatik zehar ibilaldia egitea proposatzen dizuegu. Casares Kultur etxetik 9.30ean abiatuko gara eta oraingoan ibaiertzeko ekosistema ezagutzeaz gainera, erreka garbituko dugu kutsatzen duten zaborrak jasoz. Urgardeneko kideak ere parte hartuko dute ekintza honetan eta Gipuzkoako ibaiak garbitzen duten esperientzia gurekin partekatzeko aukera izango dugu.

Errekaren garbiketa ostean, Molinao parkeko aisialdi gunean hamaiketakoa egin eta 27 haltza landatzeko asmoa dugu.

molinao-erreka

Iruzkin 1

  1. zigor etxeburua

    Molinao garbitzea ideia ezin hobea da, eta haltzak landatzea zer esanik ez!
    Lastima ezingo baitut bertan izan. Ongi joan dadila guztia.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean