Ibilaldia Mendiola aldean

2014, Otsailak 23

mendiola-ibilaldiaAltzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…

Proposatutako ibilaldia egiteko mapa gaineratzen da eta geldiuneak egiteko interes bereziko zortzi puntu markatu dira bere argibideekin.

Larunbata honetan, martxoak 1, Marko Sierraren eskutik, Mendiolako ibilaldia gurekin batera egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Ibilbidea Mirakruz gainan (Arzak jatetxearen ondoan) hasiko dugu, goizeko 9:30etan eta gurekin batera egitea animatzen denak mendiko botak eta hamaiketakoa ekarri beharko ditu. Hiru orduko iraupena izango du egingo diren geldiuneak kontutan hartuta eta zailtasun eskasekoa da.

Larunbatetik aurrera argitara eman dugun foilletoaren hainbat ale banatuko ditugu eta Altzako Historia Mintegiarekin harremanetan jarriz ere eskuratu ahal izango da. Epe laburrean ezagutzera emango dugu AltzaNatura webgunean noiz egongo den on-line eskuragarri.

Etiketak: , , ,

Iruzkin 1

  1. altza

    Eguraldia dela eta, txangoa datorren apilaren 5 arte atzeratu dugu.
    Por motivos climatológicos, la excursión ha sido pospuesta hasta el próximo 5 de abril.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean