Dolores Redondo Tomasenen

2014, Maiatzak 19

Pili Lázaro

20140514_193507 Asteazken honetan, hilak 14, eta Literaktum 2014 egitarauaren barnean, Tomasenen Dolores Redondo entzuteko aukera izan genuen. Baztango Trilogia arrakastatsuaren egilea honez gero mundu zabalean ezaguna da eta bere liburuan oinarritutako pelikula bat egiteko proiektua ere badago.

Enrique Martín Euskadi Irratiko kazetariak lagunduta bere bizitza pertsonalaren hainbat atal ezagutu ahal izan genuen. Besteak beste Altzan denbora luze bat bizi izan zela jakin genuen, Pikabean zehazki, eta haurtzarotik idazle izan nahi zuela gure liburutegiaz baliatuz irakurzaletasunean murgilteko.

Aretoa jendez gainezka zegoen. Bere jarraitzaileekin oso adeitsua izan zen eta oso hurbila, eta entzuleek arreta handiz entzun zituzten bere Trilogiaren gaineko iruzkin guztiak, hirugarren liburua oraindik ez bada argitaratu ere.

Protagonistei buruz galdera asko izan ziren, Amaia Salazar detektibearen gainean eta delako Markina epaile baten gainean. Hasperen asko eragin zituen… Galderek argi erakusten zuten irakurleek ongi baino hobeto ezagutzen zutela nobelaren nondik norakoa.

Amaitzean ilara handia eratu zen idazleak bere liburuak sinatu eta irakurleei eskainteko.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean