Juan Antonio Sarriegi txalapartaria

2015, Azaroak 9

juan-antonio-sarriegiJoan den urriaren 8an, Soinueneko zuzendaria den Juan Mari Beltranek gure arbasoen musika eta soinu-tresnei buruz hitz egin zuen Tomasenen, eta, Altzan zegoela, aukera horretaz baliatu zen guretzat ezezaguna zen txalapartari altzatar baten izena gogora ekartzeko: Irazuene baserriko Juan Antonio Sarriegi.

Juan Antonio Sarriegi 1900. urtean jaio eta 1969ean hil zen eta, Juan Mari Beltranek kontatzen duenez, 1961ean Zubietan antolatutako Euskal Jaietan txalaparta jo zuen Amara-Biako Erbetegi-Etxeberriko Ramon Goikoetxearekin. Momentu hori argazki batean jasoa geratu da Jorge Oteizaren “Quosque tandem” liburuan, 1963. urtean argitaratua. Egun berean, Amara-Biako Bilandegi baserriko Jose eta Jose Mari Zabalegik ere txalaparta jo zuten, eta Jose Mariren anaiak adarra jo omen zuen. Dirudienez, argazkian agertzen den txalaparta Bilandegiko bikotearena zen eta makilak berriz Sarriegi eta Goikoetxearenak.

Zubietako Euskal Jaiaren beste argazki batean ere ikus daiteke Juan Antonio Sarriegi, honetan Bilandegiko zabalegitarrei begira jotzen ari diren bitartean.

Bi argazkiak eta datu horiek “Txalaparta” liburuan (Nerea, 2009) ditu argitaratuak Juan Mari Beltranek, beste informazio askorekin batera eta irudiz ederki hornitua. Bertan murgilduz, topo egin dugu interesatzen zaizkigun beste datu batzuekin. 1920. hamarkadan, adibidez, Intxaurrondoko Txaparrenen jaio eta Basotxiki baserrian bizi izan zen Inaxio Garmendia eta auzoko Fernando Arroyo txalapartari bikoteak, Gorputz Egunean Uliatik zezen-plazaraino ateratzen ziren karrozetako baten gainean txalaparta jo izan zuten.

Juan Mari Beltranek berak, bestetik, 1974. urtetik aurrera txalaparta eskolak eman zituen Intxaurrondoko elkarte gastronomikoan eta ikastolan. Zoriontzekoa da Beltranek herri musika alorrean egin duen eta egiten ari den lan handia eta, aldi berean, gure historia txikira ahaztuak genituen musikari hauek gogora ekarriz.

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Joan Mari irigoien

    Datu interesgarria(k), zinez.

    jmi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»

etiketak


Sarean