30 urte eta… proiektu berriak

2016, Urriak 20

paginas-de-1986-10-kultur-asteaOrain dela 30 urte, 1986ko urrian, Casares Kultur Etxea abian jartzeko  antolatu zen aste kulturalaren prestaketan murgildurik geunden. Gure lehen jarduera publikoa izan zen eta berezia izatea nahi izan genuen: bizpahiru hitzaldi, diapositiba-proiekzioa, Altza herriarekin erlazionatutako dokumentu, objektu eta argazkien erakusketa, eta, ongi bukatzeko, herri jai bat antolatu genuen.

Nahiz eta hau lehen agerpen publikoa izan, hasiera 1986 ekainaren 5ean kokatu behar da. Ostegun hartan Casares Kultur Etxean bost altzatar (Pili Lazaro, Antxoni Loro, Iñigo Landa, Luis Mari Ralla eta Antxon Alfaro) elkartu ziren gaur Altzako Historia Mintegia (AHM) izenarekin ezagutzen dugun elkartearen lehen bilera formala egiteko.

Hasieran lantalde txiki honi “Altzatar Ikasketen Mintegia” izena eman zioten. Lehenengo bileran helburu nagusia hau izan zen: “Altzaren nortasuna osatzen duten bereizgarriak biltzen, bilatzen eta osatzen saiatuko litzatekeen batzordea osatzea. Bereizgarri horiek material historiko, etnografiko eta geografikoen bitartez aurki ditzakegu, eta altzatarrek gure burua egun eta historian berriz ezagutzen lagunduko diguna”.

Hogeita hamar urte geroago, urtebetetze gehiagorekin gure bizkarren gainean, baina bizi-indar berdinarekin, 1986ko lehen bilera hartan markatutako helburuekin lan egiten jarraitzen dugu. Eta 30. urteurrena ospatzeko, maitasun berezia diogun proiektu berria prestatzen ari gara. Proiektu hau datorren abenduaren 16an aurkeztuko dugu eta gustatuko litzaguke altzatar komunitatearekin partekatu ahal izatea. Datozen egunetan xehetasun gehiago emango dugu.

Semana cultural de Altza - Altzako Kultur astea

Altzatarrei deialdia - Llamamiento a los altzatarras

Etiketak:

3 iruzkin

  1. Luma

    Zorionak taldekidei!!!!!

  2. zigor etxeburua

    Zorionak guztioi, eta urte askotarako!
    Zuen lanari esker, belaunaldi berriagoek ezagutu dugu gure inguru hurbila, eta bertan kokatu gara, fisikoki, soziologikoki, kulturalki eta mentalki.

    Eutsi horri!

  3. Iñigo

    Pozgarria da zuen ondoan urteak betetzea. Eskerrik asko.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean