Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 8

kartelabidebietaibilaldiaona-1

Datorren maiatzaren 20an, larunbata, pasealdi bat egingo dugu Bidebietan barrena. Auzoko lehengo eta oraingo bizilagunez lagundurik bidean aurkituko ditugun interesguneak haien oroipenez eta bizipenez jantziko dira. Kontadores Gaztelekua eta Altzako Historia Mintegiaren proposamen bat da eta Olatu Talka egitarauaren barnean dago. Bide ugari daude Bidebietan, eta guk bat aukeratu dugu. Hurrengo sarrera batean zehaztasun handiagoz azalduko dizuegu; bitartean, hauek dira interesguneen zerrenda: 1. Kontadores, 2. Portua, 3. Gomistegi baserria, 4. Mogambo, 5. ur-biltegiak, 6. “Ikastetxe Horia”, 7.  12 Blokea, 8. Guardaplata, 9. “autobuseroen etxebizitzak”, 10. aurreneko parrokia, 11. “Tiro Nazionala”, 12. tunela, 13. 4 Blokea,  14. Bidebieta Elkartea, 15. parkea, 16. Moneta baserria, 17. “bankarien etxebizitzak”, 18. merkatalguneak, 19. Erretiratuen Elkartea, 20. Contadoresko urbanizazioa, 21. La Asunción Ikastetxea, 22. Gaiztarro, 23. guardaren etxea, 24. antzinako untziralekua.

Ibilaldia 10:30ean abiatuko da Kontadoresetik eta aurretik izena eman behar da Olatu Talka web orrian datorren 14a baino lehen.

Zatoz ibiltzera eta solastera auzoko istorioez eta historiaz.

screenshot-2017-05-08-210117

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »

etiketak


Sarean