Altza Hadi! 21 egun euskaraz

2017, Irailak 22

Altza Hadi batzordea

altzahadiOhar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 11tik abenduaren 1a bitartean “ALTZA HADI 21 EGUN EUSKARAZ” ekimena egingo dela Altzan.

Helburua da euskaraz hitz egiteko aukera, babesa eta onarpen soziala handitzea Altzan. Aurreiritziak, ajeak edo beldurrak gainditzea. Erronka bat da. Horretarako, 515 altzatarrek adieraziko dute, nahi duenak haiekin euskaraz aritzeko aukera duela, belarria prest dutela euskara entzuteko eta beste 212k lehen hitza euskaraz egingo dute, Ahoa bizia dutela.

Honela bada, zu ere esperientzia honen partaide egin nahi zaitugu. Zure euskararen ezagutza edozein mailakoa dela ere, lagun dezakezu eta partaide izan guztiokin batera. Lehen hitza euskaraz egingo dizunaren jarrera onartzearekin soilik parte hartzen ari zara. Euskararekiko jarrera ona duzula ikusteko modua da, eta honek, ondokoari euskaraz egiten lagunduko dio, ziur.

NOLA?

ahobiziAHOBIZI IZAN ZAITEZKE: Inguruan (etxean, lagunartean, lantokian…) dituzun ezagunekin euskaraz egingo duzu, baldin eta euskaraz ulertzen badute, nahiz eta haiek zuri erdaraz erantzun. Ezezagunei ere lehen hitza euskaraz egingo diezu eta ahal duzunetan euskaraz egiteari eutsiko diozu. Astebetez euskaraz bizitzen saiatuko zara eta ahoa daraman txapa eramango duzu. Hiru txanda izango dira.

Eman izena: https://www.altzahadi.bizarrain.eus/ahobizi/

belarriprestBELARRIPREST IZAN ZAITEZKE: euskara ulertzen baduzu, elkarrizketa elebidunak ahalbidetu ditzakezu. Aurrean duzunak euskaraz egingo du eta zuk hari gaztelaniaz. “Te entiendo puedes hablarme en euskera si quieres” esan, adibidez. Belarriaren txapa eramango duzu. Elkar ulertzeko modua da sustatu behar duguna. Biok eskertuko duzue! Eman izena: https://www.altzahadi.bizarrain.eus/belarriprest/

Ezagutza apala duten pertsonek ere lagun dezakete. Euskaraz zuzentzen zaizkienean irribarre batez esanaz adibidez, “KAIXO, no te entiendo, pero me gustaría que ayudaras a hacerlo”. Eta euskaraz egin dioenarekin ados dezake, agian, agurrak elkarri poliki-poliki euskaraz egitea, zenbatzen erakustea, eskaerak egiten ikastea, kantu bat erakustea…

Eskerrik asko gurekin bat egiteagatik!

Zalantzarik sortuko balitzaizu idatzi altzahadi@gmail.com era.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean