Herrera Ikastetxeak “Gipuzkoa Kirolak” Saria jaso du

2005, Martxoak 1

Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtero-urtero, “Gipuzkoa kirolak” sariak banatzen ditu kirola bultzatzeko.

Abenduaren 23an egin zen sari banaketa Kursaal Jauregian. Sariak atal desberdinetan daude banatuta eta ikastetxeen atalean HERRERA Ikastetxea izan zen saritua.

Eskola horretan, Lehen Hezkuntzako ikasleen ehuneko ehunek hartzen du parte kiroletako jardueretan eta 9 kirol talderekin du elkarlanerako hitzarmena. Orduz kanpo egiten diren ekintzetako 15 begiraleak titulodunak dira eta eskolako kirol arduradunak, Felipe Gómez irakasleak, koordinatzen ditu. Urtez urte kirol talde kopurua haunditzen doa, aurten 24ra iritsi dira.

HERRERA Ikastetxeko eskola-elkartearentzat premiazkoa da sexista ez den ikuspegiko eta konpetitibitate gabeko kirol ekintzak bultzatzea. Era berean, ikasleen arteko harremanak sendotu nahi dira kirol taldean denak integratuz eta bakoitzaren ahalmen fisikoak errespetatuz. Gainera, lagun arteko aisialdi sortzailea areagotu nahi da.

Bukatzeko, eskolatik kirol aniztasuna bultzatzen da eta betiko kirolez gain, hurrengo hauek ere egiten dira: xakea, txirrindularitza, izotz irristaketa, gimnasia erritmikoa, hipika, aikido, mendizaletasuna, hockeya, eskalada rokodromoan, igeriketa, urpekaritza,…

Segi horrela, aupa HERRERA!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean