Peña Gantxegiren urratsa Bidebietan

2009, Apirilak 4

Iñigo

Herenegun Luis Peña Gantxegi arkitektoa hil zen eta une aproposa izan daiteke hau gure artean utzi duen arrasto apala nabarmentzeko.

Izan ere, Bidebietan, kiroldegia eta Moneda baserriaren artean dagoen “Juan XXIII etxebizitzak” eraikinak, auzoan “bankarien etxea” bezala ezagutzen dena, Peña Gantxegiren sinadura darama.

Egin zenetik berrogei bat urte pasa badira ere oso egoera onean kontserbatzen da eta bertan bizi direnak gustura daude etxe barruko eta, oro har, eraikinaren antolaketarekin (ganbara, trastelekuak…).

Eraikinaren kanpoko itxura garai horretan Gantxegik Donostian eta Mutrikun egin zituen beste etxebizitza eraikinen antzekoa da. Bere obraren gaineko informazioa eta Bidebietako proiektuaren xehetasunak “Peña Ganchegui y asociados” web orrian aurki ditzakegu. Bertan, egileak eraikin honen inguruan egindako testu hau irakur daiteke: “Obra ezkorra da, hain sinplistak, hain zurrunak eta berez edukinik gabekoak diren arau eta ordenantzetan oinarritutako proiektu bat egiteak dakarren “alienazioa” denez. Poligono deitutako inguru artifizial eta zentzugabe horren baitan zeri lotu ez eta zerekin erlazionatu jakin ez zuen eta ez dakien obra. Delaunet Lantegiarekin eta Donostiako begiratokiekin erlazionatzen gara eta espaloiari lotzen gatzaizkio.” (”Nueva Forma” aldizkaria, 53. zk., 1970.)

(Eskerrik asko, Maribel, emandako informazioagatik)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean