Club Atlético Herrera kirol elkartea

2019, Otsailak 28

l17227

Antxon Alfaro

Atletismo alorrean Herrera Kirol Elkartea izan da zalantzarik gabe erreferenterik nagusiena Herreran, baina ez da bakarra izan.

Isidro Pouzas Iraola “Pausas”-ek kontatu diguenez, 1960. urte inguruan, Herrerako parrokiaren “Los Luises” taldeko gazte batzuek (Isidro Pouzas, Jose Luis Salaberria, Jose Luis Zaspe,…), Don Marcos apaizaren laguntzaz, Club Atlético Herrera kirol elkartea martxan jarri zuten.

Garai hartan, Herreran, futbola eta pilota ziren gazteak gehien erakartzen zituzten kirolak. Hala ere, Isidro, Maria Kristina Koloniako etxeetan jaio eta bizi bazen ere, Club Atlético Rentería kirol elkartearen bitartez hurbildu zen atletismora, bertan hasi baitzen krosetan eta pistako probetan korri egiten.

Korri egiteari gustua hartu zion eta zaletasuna Herrerara ekarri zuen. Club Atlético Herrera sortu zuten, eta bera izan zen presidente eta entrenatzailea. Haur-mailako taldeekin hasi ziren, urte haietan oso ohikoak ez ziren arren. Ondoren Junior-mailako talderen bat ere izan zuten.

Nahiz eta hutsetik abiatu, talde batzuk maila ona izatera iritsi ziren. Urte batean, Gipuzkoako Kroseko txapeldunak izan ziren eta horrek Espainiako Txapelketara, Madrilera joateko aukera eman zien. Anoeta Kirol Elkartea, bigarrena izan zen, eta haiekin autobus berean joan ziren. Kros lasterketetan hasi ziren, baina ondoren pistako probak ere egin zituzten.

Atletismoaren kirola eta praktika sustatzeko, krosak, koadrilen arteko txapelketak… antolatzen zituzten auzoan. Idazki honekin batera doazen argazkiak, 1963/1964 urte inguruan atera ziren eta Arrobitxulon egindako koadrilen arteko txapelketakoak dira. Parte hartu zuten koadriletako bat Erroteta eta Santa Barbarakoa zen, eta taldekide bat Timoteo Pérez zen. Berak eman dizkigu argazkiak. Timoteo jabalina jaurtitzeko proba irabazi zuen eta bigarren postua lortu zuen Kros proban (34 dortsala).

Isidrok garai hartako zenbait atleta gogoratzen du: Julian Olamusu, Aizmendi, García…; eta, oso maila ona duen neska bat, Egaña. Azken hau, Atlético San Sebastián klubak fitxatu zuen.

60. hamarkadaren amaieran, Los Luises-eko gazte horiek ezkontzen hasi ziren, beste batzuek Herreratik alde egin zuten eta horrela Herrera Atletiko Kluba bere bukaerara iritsi zen.

(Argazkiak: Timoteo Pérez)

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean