Arantzaren lagunak
Duela egun batzuk albiste lazgarri bat jaso genuen Altzan: Gure lagun eta adiskide Arantza Hernandez Ezeiza hilzorian zegoen bapatean bihotzeko latz baten ondorioz. Handik egun batzuetara, nahiz eta Donostiako Erresidentziako medikuek haren burua salbatzeko ahalegin guztiak egin zituzten, Arantzak utzi egin gintuen, uztailak 26an hain juxtuan. Biharamonean dozenaka lagunek haren senideekin batera azken agur hunkigarria eman genion Polloeko Beilatokian. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Udako egun argitsu hauek hara eta hona ibiltzeko gonbidapena dira, eta baita bidaia-liburuak irakurtzeko ere, Emilia Menassade-k idatzitako “A travers le Guipuzcoa: Impressions” (Bordele-Paris, 1897) bezalako liburu bat, adibidez. Belle Époque garaiko frantziar udatiarrei begira idatzitako gida turistiko moduko honetan, besteak beste, Altzari eskainitako kapitulu bat ere aurkituko dugu.
Emilia Aline Menassade eta Baluze (Paris, 1850/10/1 - Madrid,?) frantziar jatorriko margolaria izan zen. Gazte zenean, familiarekin Donostiara aldatu zen bizitzera, izan ere aitak, Frantziako armadako ofizial ohia izanik eta 1870ean Bigarren Inperioaren erorketaren ondorioz, Frantziatik alde egitea erabaki baitzuen. Azken guda karlista hasi zenean familia Donostiatik Madrilera aldatu zen. Emiliak eta bere ahizpa Anak irakaskuntzan jardungo dute, marrazketa eta pintura arloan lehenak, eta frantsesa erakusten bigarrena. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Pasa den ekainaren 10ean 30 urte bete dira Villa Lolita eraitsi zenetik, Altzako txakurtegia bezala ezagunagoa.
1963 urtean, “Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa” elkarteak Villa Lolita erosi zien Franco anaiei aterpetxe gisa egokitzeko eta, etxe horretan etxeko animaliak, txakurrak eta katuak batez ere biltzeko. Hurrengo urtean, horrela hasi zen funtzionatzen. 1969 urtean, 126 txakur eta 30 katu bildu zituzten, Auñamendi Entziklopedian jasota dagoen arabera.
60ko eta 70eko hamarkadetan Villa Lolita inguruan hazkunde handia egon zen eta elkartearen kudeatzaileek etxea saltzeko erabakia hartu eta inguruan biztanle gutxiago zituen beste eremu bat erostea erabaki zuten. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Prentsaren berri baten bitartez jakin dugu Donostiako Udalaren asmoa dela Molinaoko hiltegi zaharra eraistea. Eraikin hau, udal jabetzakoa, Molinao errekaren eta zubiaren ondoan dago eta ehun urte baino gehiago dauzka. Udalak erakutsi digu gure auzoetako iraganeko aztarna guztiak desagerrarazi nahi dituela, eta orain Molinaori egokitu zaiola dirudi. Adituek, ordea, aspaldi ohartarazi zuten eraikin honen balioaz eta zutik eta bizirik irautea aldarrikatzen dugu. (gehiago…) »
3 iruzkin »
Sin duda podemos decir que ha muerto una buena persona y nos duele. Pero Kontxi Andonegi ha sido algo más, porque lo ha sido durante toda su vida.
Su recorrido vital, sin moverse de Herrera, ha sido en paralelo con una desoladora guerra civil y bruscos cambios, pobreza, hambre, de negación de derechos, de formalismos escolares, de prohibiciones de expresión, aprendizaje de nuevas normas tan diferentes a las adquiridas hasta el momento, el trabajo y poco a poco, la adaptación a la nueva realidad social. Nunca una queja, siempre con una serena esperanza y formando parte de su entorno. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ancora Donostiako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta hiriko ondare urbanistikoaren ikerketan eta kontserbazioan gogor lan egiten du. Duela bi urte, Mugak Arkitekturako Biurtekoa zela eta, erakusketa bat antolatu zuen Santa Teresaren komentuan, Galdu genuen hiria/La ciudad que perdimos, eta arrakastatsua izan zen. Material horietatik abiatuta, Alberto Fernández-D ‘Arlas eta Eneko E. Oronoz elkarteko kideek “Galdu genuen hiria/La ciudad que perdimos: la gestión del patrimonio urbano en San Sebastián 1950-2017” liburua argitaratu zuten. Liburua berehala agortu zen liburudendetan, baina interesatuek kultur etxeetako liburutegietan bertan kontsulta lezakete. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Familiaren etxeko izena eta haurtzaroko oroitzapenak nortasun pertsonalaren parte dira eta, aldi berean, partekatuak dira. Marian Salazar Kerejeta Gomistegiko aldaparen ondoan zegoen Urarte etxekoa da; bere familia etxe horretan bizi zen 1949. urtean jaio zenean. Bere oroitzapenak kontatu dizkigu eta etxeko krokisa eta etxebizitzak marraztu dizkigu. Bere historia pertsonalaren eta familiarraren zati da, baita etxeko eta auzoko bizilagunen komunitatearena ere.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Oso pozik gaude udaberri honetan burututako jarduerekin, bai landu diren edukiengatik eta baita egon den giroagatik, segidan ikus ditzakezuen argazki multzoek erakusten duten bezalaxe. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Zeruko Argia, 1972-06-11
Lerrotxo hauk irakurtzeko zoria duzun herreratar hori, har zazu gure agurrik zintzo ta beroena. Zuri begira gaituzu; zuri eta gurea den hauzoari begira, hemengo zenbait zure begien aurrean jarri nahirik. (Ahal direnak, jakina; besteak hobe ezkutuan gordetzea). Nolako hauzoan bizi geran, zer dioten hemengo elkarteek, Batasuna elkartea, gazteak… guzti horien berri jakingo duzu, azkeneraino irakurtzeko hainbat indar baldin baduzu behintzat. Hasteko, beraz, agur herreratar denoi: hemen bizi zeratenoi eta urrutira bizitzera ihes egin duzutenoi. Eta herreratar ez den inork lerro kaskar hauk irakurtzeko nahiko astirik hartuko balu, bedi hura ere ongi etorria gure artera. Zabala da gure plaza! (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
EUSKAL GIROA Elkartea
¿Cómo surge la idea?
Tras dos años organizando unas jornadas gastronómicas en torno a la micología, parte importante en nuestros cursos de cocina, un buen día nos acordamos de la trufa (el hongo desconocido por el gran público) no así por los grandes cocineros y productores que son capaces de realizar platos y productos elaborados con trufa de exquisitas combinaciones, incluso de bebidas emborrachadas del precioso aroma capaz de aportar un pequeñísimo rallado del hongo en cuestión.
Así pues, la afición con que contamos en la Sdad. hizo que un grupo de socios nos fuéramos a la Feria de la Trufa de LIZARRA/ESTELLA que se celebra anualmente a primeros de Diciembre. Allá pudimos contactar con la Asociación de Truferos de Navarra que nos propuso montar una Feria de la Trufa en San Sebastián, a lo que después de pensarlo mucho accedimos. Nos animó a llevar adelante la propuesta el hecho de encontrarnos en la ciudad más importante en cuanto a gastronomía se refiere a nivel mundial. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »