XVIII. Altzako Bertso Aroa (2018)
Luismari Ralla Arruti
Arte motarik gehienetan, bi une guztiz bereziak eta ezberdinak daude: Sortu eta interpretatu. Bertsolariak bi une hauek batera egiten ditu, bere-berea du, eta gainera persona multzo baten aurrean.
Aurtengo Altzako edizioan hiru atal ezberdinetan gauzatutako ekitaldiak gozatzeko aukera eman digu.
Batetik, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek Nido tabernan aurkeztu ziguten “Erradikalak gara” emanaldia erraitetatik eta umorez beterik iritsi zitzaigun.
Bestetik, Tomasenen, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Maddalen Arzalluz, Onintza Enbeitia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe bertsolariek entzuteko aukera eskeini ziguten. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre aritu zen Araitz Bizkaia eta Gari Arizmendi musikarien laguntzarekin. Umorea, jolasa, gogoeta eta emakumeen arteko konplizitatea ez ziren faltatu, saio borobila. (gehiago…) »