Joan den urriaren 8an, Soinueneko zuzendaria den Juan Mari Beltranek gure arbasoen musika eta soinu-tresnei buruz hitz egin zuen Tomasenen, eta, Altzan zegoela, aukera horretaz baliatu zen guretzat ezezaguna zen txalapartari altzatar baten izena gogora ekartzeko: Irazuene baserriko Juan Antonio Sarriegi.
Juan Antonio Sarriegi 1900. urtean jaio eta 1969ean hil zen eta, Juan Mari Beltranek kontatzen duenez, 1961ean Zubietan antolatutako Euskal Jaietan txalaparta jo zuen Amara-Biako Erbetegi-Etxeberriko Ramon Goikoetxearekin. Momentu hori argazki batean jasoa geratu da Jorge Oteizaren “Quosque tandem” liburuan, 1963. urtean argitaratua. Egun berean, Amara-Biako Bilandegi baserriko Jose eta Jose Mari Zabalegik ere txalaparta jo zuten, eta Jose Mariren anaiak adarra jo omen zuen. Dirudienez, argazkian agertzen den txalaparta Bilandegiko bikotearena zen eta makilak berriz Sarriegi eta Goikoetxearenak. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Hona hemen joan den larunbatean Platako itsasargira egin genuen bisitaren argazki-erreportajea. Argazkiak pasa genuen goiz ederraren lekukoak dira eta irudiek bertatik ikus daitezken bista ikusgarriak eta itsasargiaren barneko txoko eta xehetasunak erakusten dizkigute.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bidenabar Pasaiako Portuaren Agintaritzari zein Ramon farozainari leku pribilegiatu hori gurekin konpartitzeagatik. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ibilbidea (wikiloc)
Datorren larunbatean Platako itsasargia bisitatzera joango gara eta hara joatea pentsatu genuen momentuan bertan Guardaplata eta bere jatorrizko izena, Pordeplat etorri zitzaigun burura ibilaldiaren abiapuntu gisa, bien deituren artean dagoen itxurazko antzagatik.
Itsasargia 1855. urtean eraiki zutenean Plata izena zergatik jarri zioten zehazki ez dakigu, baina seguruenik izena marinelei zor diegu. Izan ere, itsasoko jendeak horrela deitzen die eta kostaldeko horma handi eta zapalei, Pasaiako portuaren bokalean dauden eta itsasargia eraiki zuten bezalakoei.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Hementxe dauzkazue bildu ditugun kirol argazki guztiak. Denera 1.779 argazki dira, kirol jarduerei eta haien inguruan dagoen guztiari buruzkoak: elkarteak, kirolariak, kirolguneak, ekitaldiak, jarraitzaileak… Honen segidan jarri ditugu kirolez kirol antolatuak. Klik egin kirol bakoitzaren gainean eta ikusi ahal izango dituzue. Argazki askoren fitxa informazioarekin osatzea falta da eta horrela adierazi dugu fitxan bertan (’Osatu gabeko fitxa’).
Horiek guztiak bildu ahal izateko ezinbestekoa izan da jende eta elkarte askoren laguntza. Denera 83 izan dira. Behean daukazue emaileen zerrenda. Mila esker guztioi, bihotz-bihotzez.
Emango dugun hurrengo urratsa argitalpenerako 100 argazkien aukeraketa egitea izango da. Lan honetan lagundu nahi duenak gustuko duen argazkiaren fitxan bertan dagoen iruzkinen eremuan adieraz dezake.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Datorren urriaren 24an, larunbata, Platako itsasargira ibilaldi bat antolatu dugu Uliako Interpretazio Zentroarekin batera. Bidebietatik abiatuko gara eta itsasargira heltzerakoan barrutik bisitatu ahal izango dugu. Aukera paregabea izango da itsasargiaren funtzionamendura eta historiara bertatik hurbiltzeko.
Itsasargian sartzeko aurretik izena eman behar da 943 453526 telefonora deituz edo uliazentroa@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.
Irteera goizeko 10:00etan izango da, Nornai plazatik, Gomistegiko ainguraren biribilgunaren ondotik, eta itzulera Ingeles-Iturritik eta Guardaplata bidetik egingo dugu.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Maiatzeko mezuan zenbait ibilaldiren data zehazteko geratu ziren. Hona hemen:
Irailak 24: ULIA
Ulia mendiko inguru altzatarrean zehar.
9:30ean, Mirakruz Gainan, Arzak ondoan.
Urriak 3: (LARUNBATA): TXORITOKIETAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK: AITZETAKO TXABALA ETA BERROSPIN
Azalpenak Aranzadiren Historiaurrea Saileko Jesus Tapia eta Manu Ceberioren esku egongo dira.
10:00etan: Casares Kultur Etxea. 10:00ean Garberako geltokian.
Urriak 22: SARROETA ETA ZORROAGA
Altza aldeko Martutenen eta Amara Gainan zehar.
9:30ean: San Martzial eliza (Altzagaina).
Iruzkinik ez »
Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal
Iñigo Landa
Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.
Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941″ oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.
2 iruzkin »
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) intxaurrondotarrek egindako ekarpenei esker erakusketa bat prestatu du auzoko historia zati bat argazkitan bilduz. Erakusketak “Intxaurrondo Txuri Beltzean” du izenburu eta datorren ostegunean, hilak 10, arratsaldeko 6:30ean aurkeztuko dute Larrotxene Kultur Etxean. Erakusketa hilaren 30 arte bisitatu ahal izango da, arratsaldeko 4:00etatik 8:30 arte.
Iruzkinik ez »
Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena
Aurten 30 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabaltza, Altzan bizi zen gazte nafarra, erahil zuenetik. Urte batzuk ditugunok gogoratuko gara kasu honekin baina altzatar gazteenok agian ez dute inoiz entzun zer gertatu zen.
Mikel Zabaltza Garate Nafarroako Orbaizetako gazte bat zen. Lana bila etorri zen Donostialdera eta baita aurkitu ere, udal-tranbia konpainian hain zuzen. Halako batean beste gazteekin batera 1985ko azaroaren 25ean atxilotu zuten Jolastokietan, bizi zen etxean. Ondoren bertsio ofizialak ihes egin zuela zabaldu zuen… eta handik 20 egunetara azaldu zen, hilik, Bidasoa ibaian. Mikelekin atxilotu zituzten beste gazte batzuk zeinak handik egun batzuetara askatuak izan ziren. Gazte hauek tortura latzak salatu zituzten, erreka baten ondoan egindakoak batzuk, Intxaurrondo koartelean zein Madrilen pairatutakoak besteok. Garai hartan herriak argi ulertu zuen zer gertatu zen: Mikel Zabaltza torturapean hil zuten, “ihes egin zitzaien”. Salaketak eta mobilizazioak Euskal Herria osoan ugariak izan ziren, baita Altzan ere. Ordutik hona inork ez du ofizialki zer gertatu zen aitortu,ezta gutxiago errudunak zigortu edo senideak erreparatu. Ez orduko Gobernuak, Felipe Gonzalezen PSOE, ez Benemeritak, ezta ondorengo gobernu edo agintariek. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Azaroan iragarri genizuen bezala, aurten kirolari eskainitako album altzatarra bat prestatzen ari gara argitara emateko. Irailaren amaierako materiala biltzearekin amaitu nahi dugu eta argitaratuko diren ehun bat argazkiko multzoa aukeratzen hasi nahi dugu. Orain arte 1.620 argazki bildu ditugu eta horietako 418 honez gero bere fitxa badaukate eta Tokiko Bildumaren web orrian kontsulta daitezke. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »