Joan Mariren eskutik “Txantxanberde kantaria”

2015, Maiatzak 6

txantxanberde-azala3Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak ‘Txantxanberde kantaria’ liburua atondu berri  du eta datorren maiatzaren 14n, arratsaldeko 7:30ean, Tomasenen egingo du aurkezpena.

Liburua berak editatua da eta altzatarrei eskainia. Horren kariaz Altzako zenbait eragilek, elkarte zein adiskide, liburuaren aurkezpenaz baliatu nahi dugu Joan Mariri gure aitortza eskaintzeko.

Juan Ramon Makuso arduratuko da “Txantxanberde kantaria”ren aurkezpena egiteaz eta, segidan, Koldo Izagirrek eta beste zenbait herrikidek hitza hartuko dute Joan Mariri, adiskide, herrikide eta euskal idazle gisa merezi dituen hitzak entzun ditzan. Imanol anaiak, bestalde, liburu honentzako prestatu dituen azal ezberdinak erakutsiko ditu ekitaldiaren aretoan.

Ekitaldi herrikoia izatea nahi dugu, xumea bezain beroa, eta, horregatik, gonbidatu nahi zaituztegu gurekin batera ekitaldian parte hartzera.

Enrique Quintans

2015, Apirilak 29

Ante un papel en blanco, trato de reflejar la vida de un vecino y amigo, bueno, tranquilo, Enrique Quintans, que acaba de fallecer. Persona de referencia, llena de anécdotas y recuerdos de la vida en Herrera y por extensión en Altza, de los últimos sesenta años. Su afición a la lectura histórica y a las publicaciones de Altzako Historia Mintegia  aportó detalles de valor.  Muchos  de esos recuerdos y anécdotas se los lleva Enrique porque en este presuroso mundo de ahora, no tenemos la suficiente paciencia ni destinamos el tiempo que merece a escuchar a estas personas que tienen tanto que contarnos sobre nuestro pasado inmediato, que nos ayudan a comprender el  presente.

Sus orígenes gallegos, a los que siempre ha sido fiel, han armonizado con la vida altzatarra y ha sido un ejemplo de convivencia. Nos deja su mirada interrogante siempre y esa parsimonia que tenía al expresarse. Y a algunos de nosotros nos deja un poco más solos.

Elena Arrieta Yarza/Herrera (Altza)

29 de Abril de 2015

Enrique, primero por la izquierda, en fiestas de Herrera de 1962

Enrique, primero por la izquierda, en fiestas de Herrera de 1962

Altzako Naturaren III. Astea

2015, Apirilak 19

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Natur Astea Altzako Historia Mintegiak, Casares- Tomasene Kultur Etxeak eta Plus 55-ek antolatu dute. Aurten, martxoaren 7ko “Altzako Naturan barrena Argazki Rally-an” aurkeztu zirenen artean hautatutako argazkien erakusketa, hitzaldia eta ibilaldia izango ditugu. 2014ko habi-kutxen tailerrari jarraipena emanez, eta Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik, hegaztiak identifikatu eta eraztunak jartzeko haur tailerra izango da, 6 urtetik aurrerako haurrentzat eta heldu baten laguntzaz.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

Aurrerapauso bat

2015, Apirilak 15

Batzuen artean / Entre varios

Joan den martxoaren 26an Donostiako udalbatzak behin betiko onarpena eman zion Barrutien Organo Araudiari; PP, EAJ eta PSE alderdiek aldeko botoa eman zioten eta Bilduk kontrakoa. Emango diren lehen urratsak Altzaren Barrutia martxan jartzeko izango dira. Altzaren egiturak, berariazko osaera funtzionala erabat galdu ez duena, lagundu du erabaki hori hartzen. Horrez gain, altzatar batzuen aspaldiko eskaera bat izan dela esan behar da eta Donostiak berak Altza anexionatu zuenean hartu zuen betebeharretako bat.   (gehiago…)  »  

Gure txokoan gordeak

2015, Apirilak 10

c201a-128Azken batzarreko aktan sei bazkideen bajak jaso genituen, seiak pasa den urtean hil direlako: Mikel Arregi, Mariasun Curiel, Isabelina de los Mozos, Agustín Fermín, Ezekiel Rubio eta Martin Zabaleta. Unetxo batez behinik behin haien izenak gogoratu nahi ditugu hemen, izan ere bizirik zeudenean elkartearen lana begikoa izan zuten eta gure bidelagunak izan dira. Gurekin partekatu dituzte beraien argazkiak, idazlanak edo denbora zati bat, eta elkartearen lanari babesa eman diote.

Honekin batera agertzen den irudia Intxaurrondoko Basotxiki baserriaren argazkia da, Martin Zabaletak Altzari buruzko dokumentuen bilketarekin hasi ginenean utzi ziguna. Neguko eguzkiak argiztatzen duen Basotxikiren etxe aurre horren irudia txeraz gorde eta gordeko dugu gure txokoan, beraien oroimen zatiak gurekin partekatzen jarraituko dituzten lagunen izenak bezalaxe, gure artean ez badaude ere.

AHMren batzarra

2015, Apirilak 1

img-20150330-wa0003

Joan den ostegunean, hilak 26, AHMko hogeita zazpi bazkide bildu ginen elkartearen urteko ohiko batzarra ospatzeko. Ohiko gaiaz gain -joan den urteko memoria eta kontuak onartu, eta abar-, aurtengo batzarraren gai nagusia elkartearen etorkizuna izan da, iazko batzarrean hasitako hausnarketari jarraipena emanez. Pozik gaude orain arte egindako lanarekin, baina alde batetik elkarteak hartu duen neurria eta burutzen dituen jardueren tamaina ikusita eta, bestetik, denbora aurrera doala eta orain arte elkartea gidatu duen taldean erreleborik edo aldaketarik ez dagoela egiaztatuz, etorkizunari begira  kezkaturik gaude.   (gehiago…)  »  

HERRERA HHI 25 urteurrena. Zatoz!

2015, Martxoak 25

epa-hhi

CEPA HERRERA HHI

HHI HERRERAk urteak bete dituela eta ospakizunetan murgilduta dirau, 25 urteko iraupena hain zuzen, eta merezi duen bezala ospatu nahi du, ZUREKIN eta ZURETZAKO.

Baina, urtebetetze festa honetarako, zure laguntza eskatzen dizugu.

Badakigu emango diguzuela, bakoitzak bere modu eta eran, eta horregatik gauza zehatz batzuk eskatuko genizkizueke:

  • Maiatzaren 25etik 29ra antolatuta izango diren ekintzetan parte hartzea.
  • Bertan izan dituzun bizipenen argazkiak edota dokumentuak ekartzea, atzera begirada bat izango den erakusketa bat antolatuko baitugu.
  • Ahal duzun heinean antola daitekeen edozertan esku bat botatzea.
  • Ezagutzen dituzun ohiko ikasleen artean berri hau hedatzea.

Badira hauek ekitaldi batzuen aurre-ideiak, denon artean bihotzekoak bilaka ditzagun esperantzan.

GOGORATU: Zure argazki eta materialak emateko jar zaitez IGONE AMESTI irakasle eta Liburutegi eta Eskolaz Kanpoko ekintzen arduradunarekin.

Osteguna aldizkaria

2015, Martxoak 11

AA.VV. OSTEGUNA Auzo Elkartea

osteguna-lehen-orrialdeaOSTEGUNA aldizkariak aurten, informazioa aberasteko asmoz, Larratxoko talde eta bizilagunen ekarpenak jaso ditu.

Batzuentzat “txikikeriak” izan arren, guretzat ezinbestekoak diren alorrak landu ditugu, gure egunerokotasunean bete-betean eragiten baitigute. Zailtasunei beti aurre egin dio Larratxok eta oraingoan ere halaxe egingo du Auzoak.

Osteguna Elkartean edozein iritzi jasotzeko prest gaude, gure Auzoa hobetzeko asmoz. Zenbaki honetan ohartuko zaretenez, Larratxoko aferak kudeatzeko orduan udalarekiko harremana korapilatsua da.

Aldizkaria buzoneatu egiten da auzoan eta beste lekuetara ere helarazten eta banatzen da: elkarteetan, Herrerako zenbait lekutan, Haur Liburutegian, Casares kultur etxean, eta baita alkateari, zinegotziei eta udal teknikariei ere bidaltzen zaie.

Aldizkaria deskargatzeko klik egin lotura honetan.

Argazki Rallya Altzako Naturatik

2015, Martxoak 1

kartel-rallyHurrengo larunbatean, martxoak 7, Altzako Naturan barrena Argazki Rally-a antolatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 15 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute. Larunbatean goizeko 10:00etan Casares Kultur Etxean elkartuko gara; aurretik izen-ematea gomendatzen dugu eta honetarako argibideak esteka honetan jaso ditzakezue. Parte-hartzaileek, Naturarekin erlazionatutako argazkien gaiak zein izango diren Rallyaren hasieran idatziz jasoko dute, eta ondoren ingurutik argazkiak ateratzera abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan Tomasene Kultur Etxean prestatuko dugun hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute argazkilariek. Eta 13:30etan amaitutzat emango dugu Rally-a. Parte hartzaileek astebeteko epea izango dute gai bakoitzeko argazki bat e-mailez helbide honetara bidaltzeko: casareskulturetxea@donostia.org. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko zenbait partaidek aukeratuko dituzte Natur Asteko argazki erakusketarako argazkiak, A mailakoen (15 urte artekoak) eta B mailakoen (15 urte gorakoak) argazkien artean.

Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko baduzue animatu eta parte hartu. Edozein zalantza edo argibide gehiagorako, Altzako Historia Mintegiko (Maribel) 649496607 telefonora deitu.

Arriagako karobia

2015, Otsailak 17

2015-02-12-1801451

Iñigo Landa

Harria parkeko albo batean badago harrizko eraikin xume bat belardian kokatuta. Kubo baten itxura dauka eta hegoaldeko aldean arku moduko bat dauka, harlanduez egina. Arriaga baserriko karobiaren azken aztarna da.

Orain duen kokapena ez da jatorrizkoa. Bere lekua errepide ondoan zegoen, etxetxo baten barruan. Inguru hori parkea bihurtu zutenean, kaleko espaloia zabaldu egin zuten, etxetxoa bota eta barruan zegoen karobia gorago eraman zuten. Argazkietan ikus daiteke karobia hiru momentuetan: beheko argazkietan, 1987. urtean Karobi etxetxoak zein egoeratan zegoen eta 1991. urtean parkeko obrak hasiak zirela nola agirian geratu zen labea, eta goiko argazkian egungo egoera.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2024
A A A O O L I
« abu    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Irailak 12)
    «Estibaustarrak egunon: Lehen hitza, beti bezela,Eskertzeko eta Zoriontzeko egiten dezuten lanagatik.Bejondeizuela. Aurtengo Kantujirari hasiera eman behar dezuten hontan esan ahaleginak egingo ditudala ...»
  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»

etiketak


Sarean