Etiketaren izena: AHM

AHMren biltzeko deia

2010, Irailak 23

AHM

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk 25 urte egingo ditu datorren urtean. Bere sorreran, 1986. urte hartan, altzatar multzo batek elkartzeko beharra ikusi genuen asmo garbi batekin: frankismoaz baliatuz Donostiako zentralismoak ia desagerrarazitako Altzaren identitatea eta ondarea berreskuratzea.

Hogeita bosgarren urteurren hau dela eta, ekitaldi sorta bat prestatzen hasiak gara, 2011 urtean zehar burutzeko. Jarduera batzuen zirriborroa egin dugu eta zurekin konpartitu nahi genuke. Zirriborro hori elkarteko bazkide guztien artean jorratu nahi genuke eta egin nahi ditugun ekitaldi horien bideragarritasuna aztertu, baliabide materialen aldetik ikusita, baita giza baliabideen aldetik ere.

Honetaz hitz egiteko eta AHM-ko bazkide eta lagunen laguntza biltzeko asmoz bilera bat egingo dugu datorren irailaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 7:00ean, CASARES Kultur Etxean. Honen bitartez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

batzarra

AHM Facebooken

2010, Irailak 9

AHM

Berrikuntza batekin gatozkizue. Aurrerantzean AHM-ren jardueren berri Facebookaren bitartez ere jaso ahal izango duzue. Ekitaldien agenda, argazkiak, bideoak…, gure elkartearekin zerikusirik duen informazioa klik xume batez aurkitzeko modu bat da. Interneteko sare sozial honetan murgiltzeko eman dugun urrats honen arrazoia bikoitza da: batetik, dagoeneko sare sozial hau erabiltzen ari diren lagunekin harremanetarako tresna bat edukitzeko, eta, bestetik, gure elkartearen jarduerekin interesaturik egon daitekeen lagun gehiagorekin harremanetan jartzeko. Gure orrialdea ikusteko ez da nahitaez facebooken izena eman behar. Gure “horman” zuzen-zuzenean sartzeko botoi bat jarri dugu Altzaneteko orri nagusian. facebook-logo

< klik egin logoan

AHM-ren ohiko batzarra

2010, Otsailak 19

Datorren martxoaren 4an, osteguna, Altzako Historia Mintegiaren Urteko Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu Casares Kultur Etxean. Lehen deialdia arratsaldeko 19:00etan izango da eta bigarrena 19:30ean.

Ohiko gaiak aztertuko ditugu, -2009 urteko memoria eta kontuak, eta 2010 urterako egitasmoak-, eta, horrez gain, aukera bat izango dugu AHM-ren egungo egoeraz hitz egiteko eta datorren urtean ospatuko dugun 25. urteurrenari begira antola daitezkeen jardueren inguruan ere bai.

Antolaketarako, etortzeko asmoa duzuenok ahal bada aurretik batzordeko bati jakinarazi (Jon, Antxon, Angel, Javier, Iñigo). batzarra-2009

18an elkartzekoak gara Hautsa Kenduz berriaren inguruan

2009, Abenduak 4

“Altza, Hautsa Kenduz” liburu sortaren hamargarrena prest dago. Bi urtean behin argitaratzeari eutsi dio eta, betiko ildoan, mamitsu eta gogotsu dator, altzatarren nondik norakoa ezagutzearekin arduraturik dagoen ororentzat gustukoa izateko asmoz. Hirurehun orrialdetan zehar, historia, kazetaritza, arkitektura, literatura, elkarteen lana, argazkiak, eta abar, elkarrekin datoz altzatarren iraganaren eta orainaren ezagutza eta ezaupidearen zerbitzura, gure ondarearen zerbitzura.

Ale berri hau osatzen duten lanak hauek dira:

  (gehiago…)  »  

“Gorga” Añorgako Historia Mintegia

2009, Irailak 11

gorgaJoan den uztailean elkarte berri bat sortu zen Añorgan, “Gorga” Añorgako Historia Mintegia. Elkartearen helburua, haien hitzetan, hauxe da: “Auzoko izanaren eta historiaren aztarna eta adierazleak (agiriak eta argazkiak) biltzea”.

  (gehiago…)  »  

AHMren adierazpena mugak direla eta

2009, Ekainak 5

Euskadiko Justizi Epaitegi Gorenak eman duen epaia entzun ondoren, Altzako Historia Mintegiak 2005. urtean egin zuen deklarazioan esandakoa berretsi egiten du. Era berean, altzatarron eskubideak behingoz errespetatu ditzatela eskatzen die Pasaia eta Donostiako udalei, altzatarrena baita, hiritarrak eta komunitate gisa, bere ondareari buruzko erabakiak hartzeko eskubide osoa.   (gehiago…)  »  

Ibilaldiak 55 urtetik gorakoentzat

2009, Martxoak 21

Ángel Calvo

AHM Casares Kultur Etxearekin batera eta 55+ egitarauaren barruan ondoko ibilaldi hauek antolatu ditu 2009 denboraldiari begira. Ibilaldi hauen helburua da Altzako hainbat txoko eta inguruko beste batzuk ezagutzea. Txango hauek errazak dira, zailtasunik gabeko bi orduko ibilaldiak, gutxi gorabehera.   (gehiago…)  »  

Azken txangoaren erreportaje grafikoa

2009, Otsailak 1

Txango berri bat AHM-rekin

2009, Urtarrilak 23

AHM-k txango bat antolatu du Nafarroako eta Arabako hainbat leku interesgarri ezagutzeko. Txangoa datorren larunbatean izango da, hilak 31, eta egun osokoa. Angel Calvoren eskutik leku hauek bisitatuko ditugu:

  • Monjardin gaztelua (Villamayor de Monjardin)
  • Kodeseko santutegia
  • San Jorge monastegia (Azuelo)
  • Punicastro
  • Eta denbora badugu, Labraza

Goizeko 8:00etan abiatuko gara Larratxoko autobus geltokitik eta gure autoetan joango gara. Altzatik abiatuko ez direnekin Villamayor de Monjardin-eko plazan geratu gara, 9:30ean.

Mendiko oinetakoak eta neguko arropa eraman behar dira, baita bazkaria ere.

monjardin

Aurkezpena, balio erantsia barne

2008, Abenduak 20

Iñigo Landa

Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean