Hiru urtez Altzan kiroldegirik gabe
MªJesús Botana Costoya
2016 urteko bukaeran hasi zen Altzako kiroldegiaren eraispena. Urte bete beranduago, Donostiako Udalak esan digu altzatarroi ezin izango dutela bukatu 2020 edo 2021 arte.
On Kixotek esango lukeen bezala:
“Zinez eta minez diotsut, Santxo, politikariek euren hitza betetzen dutela”.
“Lasai, nagusi, lan zaila da-eta: amiantoz kutsatutako lurrak estali, kiroldegi berria eraiki, kanpoko igerilekua egin, eta behar adina aparkaleku eskaini ingurunean bizi direnentzat”. Emaiezu denbora!
“Zure ezjakintasuna hain da haundia Santxo, ezen ez baituzu ezertxo ere ulertzen. Hiri-erdigunerantz begiratzen dute beti politikariek, ikusgarritasuna duen lekurantz; beste guztia hiri-bazterrak dira, ez besterik, nahiz eta zabalak eta jendetsuak izan. Ez baitabil turistarik auzoetan”. (gehiago…) »