Barrutiko proiektu izoztuak
Elkarteen ordezkariak Barrutiko Batzarrean
Udal Gobernuak 2023tik 2026ra bitartean Donostiako Ekialdeko Barrutiari esleitutako aurrekontuen zati garrantzitsu bat izoztea erabaki zuenez, atzo, irailak 30, Jon Insausti alkatearen aurrean egindako Barrutiko Batzarrean parte hartu genuen elkarteok ohiko bilkura uztea erabaki genuen. Alkatearen agerraldia Barrutiko lantaldeek aldez aurretik eskatu zuten.
Udal Gobernuak aurrekontu-partida horiek izoztea erabaki du, herritarrek zuzenean bozkatu zituzten aurrekontu parte-hartzaileen proiektuetako batzuk barne. Erabaki hori hartu da aldez aurretik Barrutiko Batzarrari jakinarazi gabe, izozten diren partidak zehazteko erabilitako irizpideak azaldu gabe eta eraginpean dauden proiektuak zehaztu gabe. (gehiago…) »



