Etiketaren izena: politika

Euskal presoak Euskal Herrira

2010, Urtarrilak 6

Antxon Alfaro

Urtero bezala jai egun hauetan euskal preso politikoen eskubideen alde elkartasun ekintza ugari antolatzen dira (abenduaren 31an 100 lagun bildu ziren Herreran, urtarrilaren 2an milaka eta milaka lagun Bilbon…).

Ondoko bideoan orain dela 20 urteko Gabonetan euskal preso politikoen eskubideen alde Altzan egin ziren itxialdia eta manifestazioa ikus daitezke. Irudi hauek Altzako Dokumentazio Zentrorako errekuperatu ditugu.

Azaroak 20

2009, Azaroak 27

Antxon Alfaro

Azaroaren 20a oso esanguratsua da Euskal Herriko gaur egungo historian. Data horretan hil zen Francisco Franco diktadorea (1975), eta egun horretan ere Santi Brouard (1982) eta Josu Muguruza (1989) hil ziren erailketa politikoen ondorioz.

Muguruza  Herri Batasunako diputatuaren erailketa horri erantzuteko, 1989ko azaroaren 22rako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Euskal Herrian.

Bideo honetan, egun horretan Altzan hartutako irudiak eskaini dizkizuegu.

Duela 20 urte…

1998, Abenduak 17

Antxon Alfaro

Pasa den abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren 20. urteurrena bete zen. Franco diktadorea hil ondoren, Espainia Estatuan hasi zuten prestatzen konstituzio berri bat. Erreformaren prozesu honetan bi referendum planteatu ziren, lehenengoa 1976ko abenduaren 15ean izan zen, Erreforma Politikaren prozesua arautzeko, eta bestea bi urte beranduago, 1978ko abenduaren 6an, konstituzio berna onartzeko.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»

etiketak


Sarean