Duela 20 urte…

1998, Abenduak 17

Antxon Alfaro

Pasa den abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren 20. urteurrena bete zen. Franco diktadorea hil ondoren, Espainia Estatuan hasi zuten prestatzen konstituzio berri bat. Erreformaren prozesu honetan bi referendum planteatu ziren, lehenengoa 1976ko abenduaren 15ean izan zen, Erreforma Politikaren prozesua arautzeko, eta bestea bi urte beranduago, 1978ko abenduaren 6an, konstituzio berna onartzeko.

Euskal Herrian, Konstituzioaren referendumaren aurrean talde politikoek jarrera desberdinak zeuzkaten. UCD, PSOE, PCE-EPK, EKA, ORT eta DCVk baiezkoaren aldeko kanpaina egin zuten. Bestalde, EE (EIA-EKIA), HB (LAIA-HASI-ANV-ESB), LKI eta OCR(BR)k

ezezko botoa bultzatu zuten. Eta azkenik, PNV, EMK, PTE, ESEI eta OICk abstentzio aktiboa proposatu zuten. Garai hartan, gaur egun konstituzioaren defendatzaile amorratuenak, Alianza Popular, ez zuen jarrera garbirik izan.

Nahiz eta Donostialdean talde politikoek referendumaren kanpainan mitin nagusiak egiteko Anoeta Frontoia eta Belodromoa erabili, Altzan ere mitin eta hitzaldiak egin ziren. PCE-EPKk, adibidez, bi mitin antolatu zituen baiezko botoa eskatzeko: bata Bertsolari Txirritan zeukan egoitzean (78-11-28) eta bestea, Martuteneko eskolan (78-11-30). SUk (Sindicato Unitario) baiezko botoa eskatzeko ere, hitzaldi bat antolatu zuen Santa Barbarako egoitzan (78-11-22).

Baina, Altzan izan genuen mitin garrantzitsuena Bidebieta Polikiroldegian izan zen (78-11-25). Mitina PSOEk antolatu zuen eta 400 lagunen aurrean Alfonso Guerra eta Enrique Mugicak hitzegin zuten Espainiako Konstituzioari baiezko botoa eskatuz.

Estatuan konstituzioak gehiengoa lortu zuen arren, Euskal Herrian heren batek bakarrik baiezko botoa eman zion. Altzan ere, grafikoan ikus daitekenez, ez zen Espainiako Konstituzioa onartu.

Baina garai hartan, nahiz eta erreferenduma garrantzitsua izan, altzatarrok beste kezka eta arazoak bageneuzkan ere. Altzagaineko frontoiaren estalketarena pil-pilean zegoen, eta obrak hasita ziren arren, auzokideek geldiaraztea lortu zuten eta asanblada batera deialdia luzatu zuten proiektua birplanteatzeko.

Rotetan, orain dela 20 urte, auzoko urbanizazioa zen kezka nagusia. Oso haserretuta zeuden Udalak ez zituelako betetzen hartutako konpromezuak, eta gaia aztertzeko Auzo Elkarteak Los Boscos zineman, abenduaren 1ean, bilera batera deitu zuen.

Herreran ere ez zeuden oso gustora, eta egun hoietan zeukaten kezka, gaur egun ere badaukate: sarbideak. HERRIPE Auzo Elkarteak agiri bat kaleratu zuen Herrera eta Larratxoren arteko errepidearen obrarekiko Udal Gestorak zeukan jarrera salatzeko.

Berri onak ere bazeuden eta Bidebietan, alegia, dirua lortu zuten eskola berrian jolaslekua eraikitzeko.

Hogei urte bakarrik pasa dira . . . baina hau urruntasuna!

Hace 20 años se celebró el referendum de la Constitución cuyos resultados en Altza, con una abstención mayoritaria, se puden apreciar en el gráfico. Pero además del referendum los vecinos de Altza estábamos inmersos en la pelea por mejorar nuestras condiciones de vida: cubierta del frontón del Casco, urbanización de Roteta, accesos de Herrera,la escuela de Bidebieta…

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean