Molinao: ibilbidea eta erakusketa blogean
Pasa den abenduan gogoratuko duzuenez gero txango bat antolatu genuen Molinao bailararen alderdi naturalistikoak ezagutzeko eta hartarako orri bat ibilbidearekin eta hamabi panel azalpenekin prestatu genituen. Honez gero, bai ibilbidearen orria (”Ibilaldi naturalistikoa“) baita panelak ere (”Erakusketa“) AltzaNatura blogean dauzkazue kontsultagarri eta zuen ordenagailura jaisteko moduan. Une honetan leku eta data bat bilatzen ari gara panelekin erakusketa bat egiteko eta prest dagoenean jakinaraziko dizuegu.





Ia dena prest dago. Datorren 30ean Burgira (Nafarroa) joango gara Almadiaren Egunarekin gozatzera. Txango berezi bat urte berezi honetan, gure 25. urteurrena ospatuko dugun urtean. Gure bazkide Blanqui Alfontsorekin batera egonaldia zehatz-mehatz prestatzen saiatu da eguna ederra izan dadin.






