1931ko Altzako udalbatza hautetsia aitortzeko ekitaldia
Altzako udalbatza Leandro Aizpurua medikuari eskainitako ohorezko aurreskuan, 1931ko abuztuaren 2an egindako omenaldian. Eskutik helduta, ezkerretik eskuinera: Manuel Sasiain, Pedro Ayesta, Gaspar Cardona, José Casares, Felipe Zurutuza, Ricardo Tejada, José Manuel Beretarbide, Celestino Atorrasagasti, José Juanes eta Pablo Landa. Argazkian Juan Iriarte eta Jose Iruretagoyena zinegotziak falta dira.
–0–
Larunbat honetan, irailaren 11n, goizeko 11etan, 1931ko udal hauteskundeetan hautatua izan zen eta, azken finean, Altza Herriaren demokratikoki hautatua izango zen azken korporazioari aitorpen instituzionala eta herritarra emateko ekitaldia egingo da Altzako udaletxean.
90 urte igaro dira udal hauteskundeak egin zirenetik. Monarkia erorarazi eta Errepublika ekarri zuten. Frankisten altxamenduak eta behin betiko garaipenak, eta segidan gertatu zen Altza Herria Donostiari atxiki izanak ahazte-geruza astuna jarri zuten herritarrek aukeratutako udal ordezkari altzatarrek egindako lanaren eta kide eta senide batzuek jasandako sufrimenduaren gainean.