Biktimak errudun

2017, Ekainak 22

20170622_130007

Pilar Lázaro

2016an gune honetan 3 istripu izan ziren. Semafororik gabeko oinezkoen pasabidean lehentasuna daukazu gurutzatzeko. Hala eta guztiz ere, gogoratu autoek bira egin dezaketela Herrerako ibiltokitik. (#Badagozersaihestu - donostia.eus/salbamendumapa)

Ze sentsibilizazio kanpaina da hau biktimak errudun bihurtzen dituena?

Izan ere, Herrera pasealekuan zehar istripu asko gertatzen ari dira eta udalari neurriak hartzeko eskatu zitzaion. Konkretuki, 48 eta 68 zenbakien parean dauden zebra bideetan oinezkoak babesteko semaforoak edo beste motatako neurriak hartzea behar-beharrezkoak dira, are gehiago inguru honetan eraikitzen ari diren dorrean dagoen garaje sarrera erabiltzen hasten denean, arazoa handituko delako.

Pegatina jarri duten bidegurutzean lau norabide daude eta oinezkoek badakigu erne eta kotxeei seinaleak egiten gurutzatu behar dugula zebra bidea, eta udaletxearen aldetik espero genuen kotxeei orain dagoena baino zerbait gehiago jartzea, semaforoak, argiak, erresaltoak zebra bideetan, seinaleak… Zebra bideetan kotxeak dira oinezkoak harrapatzen dituztenak, ez alderantziz.

Baina ez, udalarentzat oinezkoak dira errudunak eta abisatuta gaudenez ez daukagu arrazoirik ezer erreklamatzeko. Eta bitartean kotxeak lasai-lasai, orain arte bezala.20170622_130026

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. zigor etxeburua

    Iraingarria da. Beste behin, altzatarroz barre egin dute, hirugarren mailako herritartzat gaituzte.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean