Etiketaren izena: Plus 55

+55 Altzatik abiatutako ibilbideak, 2024 denboraldia (apirila-urria)

2024, Apirilak 1

Plus 55 - 2023Denboraldi honetan, gure Herriko txoko batzuk ezagutuko ditugu eta gure inguruko herrietako paraje naturaletara bisita gehiago egingo ditugu.

Apirilak 11: JAIZUBIAKO PADURETATIK IBILALDIA. Ibilbide naturalistikoa Bidasoako inguru honetan zehar.
08:30ean Topo Donostian; 8:38an Herreran; 9:02ean Irun-Colon.

Apirilak 18: ALTZA - BIZARAIN (SAN MARKO) MENDIAREN ITZULIA LIA (Altza - Errenteria). Altzako udaletxea - Gazteluene - Irasuene - Aitzetakotxabala trikuarria - Zamalbide - Abrin - Txipres - Molinao - Udaletxea.
09:00 San Martzial plaza (Altzagaina).   (gehiago…)  »  

Aurtengo txangoen argazki erreportajeak

2023, Abenduak 12

Aurten hamaika ibilaldi eta txango egin ditugu naturarekiko eta historiarekiko harremanaz eta parte-hartzaileen konpainiaz gozatuz, horietako bederatzi Plus 55 programaren barruan. Urte berezia izan da hau, AHMko ibilaldien bultzatzaile nagusia izan den Angelen galeragatik. Haren oroitzapena gurekin dator.

Hauxe izan dira aurtengo txangoak, bakoitza bere Flirck webguneko estekarekin. Webgune horretan gordetzen dugu AHMren jardueren argazki-memoria:

molinao

  (gehiago…)  »  

Altzako antzinako bideetan zehar

2023, Urriak 16

img_20231005_093719

Ermita bidea

Ibilaldi honetan, Altzako antzinako bide sarearen zati batzuk zeharkatuko ditugu. Bide historiko horietako asko gaur egungo hiri-bilbeko pasealeku, kale eta bide bihurtu dira, baina oraindik badira bide zaharren ezaugarriei eusten dieten eta beste garai batzuez hitz egiten diguten beste bide batzuk ere.

  (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak, 2023 denboraldia (martxoa-urria)

2023, Otsailak 22

arrokandieta-2022

Denboraldi honetan, gure Herriko txoko batzuk ezagutuko ditugu eta gure inguruko herrietako paraje naturaletara bisita gehiago egingo ditugu.

Martxoak 30: MOLINAO BARRENEAN PASEATZEN
Ibilbide naturalistikoa altzatar parke honen inguruetatik.
09:00etan: San Martzial plaza (Altzagaina).   (gehiago…)  »  

Aurtengo +55 ibilaldiak

2022, Azaroak 9

Aurten zortzi ibilaldi egin ditugu Plus 55 programaren barruan, denak oso giro onarekin eta parte hartzearekin. Honako hauek dira:

Apirilaren 28an, Andoaindik Tolosarako tartea egin genuen, Gipuzkoako barnealdetik doan Donejakue Bideari dagokiona. Ibilaldiaren argazkiak hemen:

indizea0

  (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak, 2022 denboraldia

2022, Apirilak 4

20110610-024-paseo-por-antondegi-altza-55-caserio-lizarrategi-altza-grupo Denboraldi honetan Altzako txoko batzuk ezagutuko ditugu eta gure bisitak inguruko herrietako paraje naturaletara zabalduko ditugu.

Apirilak 28: ANDOAIN - TOLOSA Donejakue bidea Gipuzkoatik
Zumeako Gurutze Santuaren ermitatik aterata, 09: 05ean, lur laua zeharkatuko dugu, 15 kilometro inguru, Tolosara iritsi arte.
Herrerako geralekua (RENFE): 8:15ean; Andoaingo geralekua (RENFE): 9:00etan.   (gehiago…)  »  

Aurtengo “+55 Altzatik abiatutako ibilbideak”

2021, Azaroak 12

Zailtasunak zailtasun, aurten osatu ahal izan dugu +55 programaren barruan prestatutako ibilbideen egitasmoa. Aurrekoetan bezalaxe, Altzako hainbat txokoetan eta inguruko beste leku batzuetan zehar ibili gara. Guztira zazpi ibilaldi izan dira eta segidan dauden argazkien laguntzarekin gogoratuko ditugu.

20210429-012-vuelta-a-san-marcos-desde-altzagaina-en-el-dolmen-de-aitzetako-zabala-renteria

Apirilak 29, Bizarain (San Marko) mendira itzulia. Argazki gehiago hemen.   (gehiago…)  »  

Chillida Leku bisitatzera

2021, Maiatzak 3

chillida-leku-1“Altzatik abiatutako ibilbideak” Plus 55 egitasmoaren paseoekin jarraituz, datorren maiatzaren 21ean Chillida Leku (Hernani) bisitatuko dugu eta, bisita amaitutakoan, museotik Altzara itzuliko gara.

Goizeko 10: 00etan elkartuko gara Chillida Lekuko atean.

Sarrerak 10 euro balio du, eta aldez aurretik ordaindu beharko da, izena eman dutenei zuzenean adieraziko zaien moduan.   (gehiago…)  »  

“Altzatik abiatutako ibilbideak” denboraldi berria

2021, Apirilak 6

plus-55-santiagomendiUdaberria iristearekin batera, Plus 55ko “Altzatik abiatutako ibilbideak” egitasmoaren denboraldi berri bati emango diogu hasiera. Aurreko denboraldia bezala, oraingoa pairatzen dugun osasun-egoerak baldintzatuta egongo da. Horrela, denboraldi osorako egitaraua orain arte egin dugun bezala aurkeztu beharrean, egingo diren ibilaldien berri emango dugu banan-banan.

Lehenengoa apirilaren 29an izango da. Goizeko 9etan irtengo gara San Martzial plazatik, eta San Marko mendiaren inguruko bideak zeharkatuko ditugu: udaletxea, Artzak baserria, Gazteluene baserria, Irasuene baserria, Aitzetako Txabala trikuharria, Zamalbide, Abrin baserria, Txipres baserria, Galantene baserria, udaletxea.

  (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak, 2020 denboraldia (urria-azaroa)

2020, Urriak 17

santiagomendi1 Denboraldi honetan gure Probintziako txoko batzuk ezagutuko ditugu eta gure inguruko herrietako paraje naturaletara bisita gehiago egingo ditugu.

Urriak 22: ALTZA-MOLINAO-TXIPRES-KUTARRO-IRASUENE- ALTZA

Ibilaldia Donostiako ekialdeko barrutian (Altza - Errenteria)

09: 00etan: Casares Kultur Etxea

Azaroak 05: ALTZA - SAN MARKO - TXORITOKIETA

09:00etan: San Martzial eliza (Altza)

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean