Chillida Leku bisitatzera

2021, Maiatzak 3

chillida-leku-1“Altzatik abiatutako ibilbideak” Plus 55 egitasmoaren paseoekin jarraituz, datorren maiatzaren 21ean Chillida Leku (Hernani) bisitatuko dugu eta, bisita amaitutakoan, museotik Altzara itzuliko gara.

Goizeko 10: 00etan elkartuko gara Chillida Lekuko atean.

Sarrerak 10 euro balio du, eta aldez aurretik ordaindu beharko da, izena eman dutenei zuzenean adieraziko zaien moduan.

Aurrekoetan bezala, aldez aurretik izena eman behar da inprimaki honen bidez (hemen), baina norbaitek galdetegiarekin izena ematen ez badu, telefonoz dei dezake Casaresera, 943 35 11 49 zenbakira, arratsaldetan, 15: 00etatik 18: 00etara, Maiderrez galdetuz.

Paseoa egiteko plazak mugatuak dira, ez ordea museoa bisitatzeko.

Chillida-Lekura joateko, G2 autobusa har daiteke (Andoain - Hernani - Donostia), Okendo kaletik ateratzen dena hogeita hamar minuturo eta 15 minututan iristen dena; 9: 30ean hartu behar da autobusa. Altzatik zuzenean joan gaitezke Topoan (Hendaia - Lasarte). Herreran 9:30ekoa hartuta, 9:52an Errekalderaino iristen da, eta jarraian 800 metro ibili behar da museoraino.

Bisita amaitzean, esan bezala, oinez itzuliko gara Altzara. Chillida Lekutik Galarretatik igoko gara ospitaleetarako norabidean eta Oriamendiko biribilgunean eskuinetara Martutenera jaisten den bidea hartuko dugu Goiaztxiki bidetik, segidan Marrus bidetik eta Lau Haizetatik Altzako hirigunera igotzeko. Denera 2 ordu eta laurden, gutxi gorabehera.

chillida-leku

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean