Elkartearen azken batzarrean estatutuak egungo legedira egokitu behar eta, bidenabar, helburuak ere berridatzi genituen, oinarrian ezer gutxi aldatuz. Azken finean, modu batean edo bestean adierazita, ezagutza eta hedapena dira hogeita bost urteetan zehar elkartearen jarduera gidatu duten helburu nagusiak, eta bai bata eta bai bestea bultzatzeko beharrezkoa izan da elkarlana eta harremanak saregile moduan ehuntzea. Hona hemen sare horren hainbat datu, neurri batean AHM zertan den erakusten digutena. (gehiago…) »
Joan den ostiralean AHMren urteko Batzar Orokorra egin genuen. Bilera horretan, formalitateak betetzeaz gain, amaiera bikaina eman genion 2011. urteari, gure elkartearen 25. urteurrena ospatu dugun ezin ahaztuzko urte horri. Oso pozik gaude urtean zehar burututako jarduera asko eta askotarikoarekin. Egitasmoa gauzatu ahal izan da lagun askok parte hartu duelako gustuz eta kemenez jardueren antolaketan eta prestaketan, eta hori ederra izan da. Hogeita bost urte ondoren jarraitzen dugu Altzari buruz gero eta gehiago ezagutzen, jende gehiagorengana heltzen, eta egiteko dugun lanarekin gogoberotuak.
La Semana de la Mujer, entorno al 8 de marzo, Día Internacional de la Mujer, la venimos celebrando en Alza desde hace 27 años y está organizada por las tres asociaciones de mujeres del barrio, que somos: Uztai-Belar, Elkartea-Berri y Ostadar, junto a la Casa de Cultura Casares.
Es una semana que pretende dar una imagen lúdica, pero también de contenidos relacionados con la mujer, que tiene una buena acogida y asistencia por parte de la gente (sobre todo mujeres) del barrio de Alza.
Moebius joan da, Arzak geratu da. Arzak zelataria jaio zenean Arzak sukaldariak bere lehen Michelin izarra eskuratu zuen. Arzak, Arzach, Harzak, Harzack edo Harzach, izen aldakorra izan du Moebiusen pertsonaiak, haren ametsetatik sortua, fikzioaren munduan hegalari. Elkarrizketa batean zioenez, “Arte aplikatuetan”,- “les Arsap“-, inspiratu zen izena jartzeko orduan. Gero, halabeharrez etorri dira kointzidentziak.
“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua gogoratuz jarraituko dugu, oraingoan kontzertua zabaldu zuen kantu sortarekin, “Donostiarren abestiak”, guztiak oso ezagunak, herrikoak, etxe barruan eta kalean asko entzun ditugunak: “Andre Madalen”, “Jeronimo”, “Loriak udan intza bezala”, “Quisiera ser alcalde”, “Tinter, lanter”, “En la calle Garibai” eta “Neskazarrak”. (gehiago…) »
Gerra Zibilaren inguruan bildutako informazioa osatzearren, hona ekarri dugu Roman Irigoien Altzako sendagilearen espetxeratzeari buruz Imanol semeak 2006. urtean ‘Oiartzun’ aldizkarian idatzi zuen artikulua. (gehiago…) »
Altzako kaleetan badira hainbat eraikin arkitektura ondarearen aldetik baliotsuak; ezezagunak batzuetan edota gutxietsiak besteetan, poliki-poliki desagertzen ari dira. Hortxe ditugu industria eraikinak eta ‘hiri lorategiak’, adibidez, baina oraingoan arreta berezia izan nahi dugu eraikin multzo jakin batekin: XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran eraiki ziren jauretxe dotoreak.
Herri bakoitzak bere ikurra dauka, eta Altzak ere, jakina, berea, herriko armarri eta zigiluetan agertzen dena: zuhaitz bat, haltza. Tokiko Bilduman katalogaturik dauzkagunak hartu ditugu eskuartean eta zuhaitza irudikatzeko erabilitako hainbat irudi izan da atentzioa deitu digun lehen gauza. Haltzaren profila konikotik urrun palmondo mota ezberdinen erabilera izan da bitxikeriarik nabarmenena, zigilu zaharrenetan batez ere. Aurrerago, XX. mendean sartuta, arbolari bere ohiko itxura biribildua eman zaio, estereotipotik hurbilago.
Oraindik gogoan ditugu “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua eta arratsalde horretan bizi genituen momentuak. Estibausen bitartez soinu eta doinu horien oihartzunak beste behin entzun ahal izango ditugu eta, hasteko, Manu Gomez altzatarrak jo zuen “Negra sombra” aukeratu dugu. “Negra sombra” poema Rosalia de Castrok idatzi zuen eta Xoan Montesek musikaz jantzi zuen. 1892. urtean jo zuten aurreneko aldiz eta denborarekin Galiziako musikaren piezarik ezagunetakoa bihurtu da.
Las Merindades en la Memoria (2025, Ekainak 22) «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
Mariano Pérez de la Cruz (2025, Maiatzak 1) «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»