80. hamarkadan, heroinaren trafikoak eta kontsumoak kalte izugarriak eragin zituzten gazte eta familia askoren baitan, eta, halaber, auzoetako elkarbizitzan. Kasu askotan, lapurretak ziren droga kontsumitzeko behar zen dirua eskuratzeko modu nagusia. Soilik banku lapurretan, adibidez, Espainian 1984. urtean eman zen inoizko kopururik altuena, 6.234 lapurreta, batez beste 17 egunean; 2016. urtean, konparatzearren, 118 izan ziren. Urte hartako martxoaren 29an, lapurreta horietako bat Herrerako Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalean gertatu zen, tragikoki bukatu zuena gainera. Biharamunean, El País egunkariak José Luis Barbería kazetariak idatzitako kronika zehatza argitaratu zuen non, kronikarekin batera, besteak beste, lapur gazteak, dosi baten beharraz jota, inguratuta zeukaten poliziekin izan zuen elkarrizketa transkribatzen duen. Kronikaren izenburuak honela zioen: “Un heroinómano de 22 años se suicida en San Sebastián tras retener a 10 rehenes en un banco durante dos dramáticas horas“; eta hauxe dira lehen lerroak: “Un joven heroinómano, Fausto Galende Villanueva, de 22 años, se suicidó ayer de un disparo en la tráquea después de herir a dos policías nacionales y mantener atemorizados durante dos horas a diez clientes y empleados de la sucursal de la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa en el barrio donostiarra de Herrera. Galende había intentado atracar la sucursal bancaria, armado con una escopeta recortada, en compañía de un muchacho de 17 años, Albino Lauzón Vázquez, que se encuentra detenido.”
Sarrera honekin batera doan bideoan, La Sexta telebista katean pasa den urtarrilaren 25ean emititua, sukurtsalaren kanpoaldean zegoen tentsioaren irudiak ikus daitezke.
Jarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:
Apirilak 21: La Asunción (Mirakruz) komentua barrutik ezagutzeko bisita. Goizeko 10:00etan sarrera nagusian. Ordubeteko bisita mojen eskutik. Bisitari kopuru mugatua. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena 649 496 607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz.
Maiatzak 5: Mendiko ibilaldia Altzabasoaren mugetatik. Marko Sierrak gidatuta. Mendian ibiltzeko prestatua joan behar da. Irteera Casaresetik 08:00etan partaideen autoetan. Maiatzaren 2a baino lehen izena eman behar da AHMren telefonoaren edo posta elektronikoaren bitartez.
Ekainak 16: Txingurri hor dago! Destapando Txingurri. Ura mintzagai hartuz paseo bat Herreran barrena bizilagunen eskutik. Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores-Gazteriakin elkar lanean. Izena eman 943 45 35 26 telefonoan edo cristinaenea@donostia.eus helbidean.
Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.
Elkarte baten bizitza eta ekina bere kideen babesa eta elkarlanean sostengatzen da. Atzo Casaresen ospatu genuen urteko Batzarrean hori egiaztatu ahal izan genuen eta, halaber, bazkideek AHMren proiektuen alde pozez eta gogoz bultzatzen dutela agerian geratu zen. Gustura 2017. urtean egindakoarekin, aurten esku artean daukagun egitasmoari heldu genion. Ideiak eta gogoak baditugu eta datozen egunetan udaberrirako prestatzen ari garen jarduera planen berri zehatza eskainiko dugu.
Batzarrean aurtengo Estibaus buletina banatu genuen. Bere orrialdetan pasa den urtean blogean argitaratutako mezuak eta elkartearen 2017ko memoria jasotzen dira; nahi duenak hemen deskarga dezake.
Buen ambiente en la final de la 34ª edición del Campeonato de Mus de Euskal Giroa. 67 parejas inscritas que desde el 12 del pasado febrero, en encuentros de lunes a jueves, han puesto a prueba su complicidad, su buen hacer y su conocimiento del juego hasta que los hermanos Juan y Jesús López Amigo han demostrado ser los mejores, quedándose con el primer puesto.
Gurutz Mujika, Pello Berho y Aurelio Cabañas con los ganadores y Javier Estébanez de Gastrokontu uno de los patrocinadores. (Paco del Valle está detrás de la cámara)
Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.
Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke. (gehiago…) »
Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua. (gehiago…) »
Bi argazki hauek 1914ko urtarrilaren 10ean La Hormiga de Oro aldizkarian argitaratu ziren, 31. orrialdean. Lehenengoan Altzagaina ikus daiteke, eskolak eskuinaldean eta udaletxea eta eliza ezkerraldean. Bigarren argazkian Intxaurrondoko inguruak agertzen dira. Trena eta tranbiaren bideak ikusteaz gain, eskuinaldean Villa Aramaxpe eta Algarbe baserria ikus daitezke, eta Casa Mons enpresaren eraikina ezkerraldean. Bartzelonako aldizkari karlista honetan argitaratutako irudi hauek Altza elurpean erakusten diguten argazkirik zaharrenak ditugu.
Joxanton adiskidearen heriotza dela-eta, hortxe bidaltzen dizuet gordeta nuen argazkia (2015-I-5ean Belok-en aterea), non Joxan bera, Martzel Etchehandy, fraide beneditarra, eta Juanmari agertzen diren, elkarrekin solasean.
Hauxe orain dela gutxi Martzelek idazten zidanaren zatitxo bat: «(…) Gogoeta luzeak egin ditut neretzat historikotzat jotzen dudan argazki horri begira.(…) Gure etxeko artxibora joanen da papelean tiratu ondoan, merezi baitu. Bi euskal idazle handi elkarrekin Beloken ! Joxeanek lur huntako itzulia egin du, bizia bete-beterik joan da, eta bizitzen lagunduko gaitu geroan ere, gu eta beste asko oxala!(…)».
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
Mariano Pérez de la Cruz (2025, Maiatzak 1) «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
Ricardo Maritxalar (2025, Apirilak 27) «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»