Altza osasuntsuagoaren aldeko plataformak Udalari

2017, Abenduak 1

image01

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma

Pasa den irailaren 25ean batzartu zen Plataforma hau udal ordezkariekin, udalak deituta. Bileran izan ziren udaleko zenbait arduradun politiko eta teknikari. Azaldu zuten, bidalita dagoela Jaurlaritzara amiantoa behin betiko estaltzeko egitasmoa, eta onespenaren zain dagoela. Era berean, azaldu zuten kiroldegiaren egitasmo berrian moldaketak egin beharko direla kanpoko igerilekuan, eta horrek eragina izango duela bere altueran, kokapenean eta orain arte aparkalekua zen eremuan (aparkaleku gehiena galduko da).   (gehiago…)  »  

“ALTZA 1977″ liburuska

2017, Azaroak 27

azala

Luismari Ralla Arruti

Bi mila eta hamazazpigarren urtea nahikoa aurreratu zaigu. Izan ere, aurten betetzen dira berrogei urte, gazte ameslari batzuen artean ekin geniola urtekaria izango zen lehenengo ale, eta bakarra, osatzeari.

Altzatarrak, euskaltzaleak, gai sozialei aurre egingo genionak bildu ginen itxaropenez beterik.

Lehenengo udal hauteskundeak ospatzekoak ziren diktadura luze eta gogor baten ondoren. Altzari herri-nortasuna eman nahirik herritar gazte batzuk “eskotea” jarri eta multikopistaz gauzatuko zen liburukirako gastuei aurre egingo genien. Bertan azaltzen diren artikuluen egileek osatzen genuen taldea. Garrantzitsuak ziren gaiak hausnartu, aztertu eta herritartu behar ziren idatzi beharrekoak. Datu historikoei edukia eman nahirik aukeratuak ziren hala nola: 1940an Altzarekin gauzatutako Anexioa, Ikastolaren lehenengo urte haien garapena, Euskararen inguruko zenbait zertzelada, urte haietan emandako zorigaiztoko hirigintzaren azterketa, Los Boscos auzuneko festetan poliziekin gertatutako istiluak, Bordaxar baserriko Zapiraindarren bizipenak eta bertsolaritzari egindako ekarpenak…   (gehiago…)  »  

Barrutia zertan den

2017, Azaroak 20

AHM

Iazko azarotik hona gure elkarteak hainbat bileretan parte hartu du Ekialdeko Barrutia martxan jartzearen inguruan. Azken biak pasa den uztailean izan dira eta oinarriak jarri dira udazkenean udal egitura berria antolatzen hasteko, datozen udal hauteskundeak egin artean, behinik behin. Udaleko ordezkariek esan zuten irailean bilera berri egingo genuela esan zuen, baina ez dugu gaiaren inguruan berririk jaso, eta horrek kezkatzen gaitu.

Barrutiaren egitura hiritarren zerbitzurako sortu da eta udal kudeaketan hiritarren parte hartzea ahalbideratzeko. Egiturari eman zaizkion eskumenak, ordea, oso mugatuak dira eta, hala ere, aurreko hilabeteetan bildu garen elkarteek proiektu honi gure babesa ematea erabaki dugu, egiturak auzokideen beharrei erantzuteko eta gure auzoen bizi baldintzak hobetzeko noraino baliagarria izan daitekeen ikusi arte behintzat.

  (gehiago…)  »  

Francisco Lasconateguy hil zaigu

2017, Azaroak 14

captura-de-pantalla-2017-11-14-220741

AHM

Ez da batere erraza Pako bezalako lagun kutun bati buruz hitz egitea eta haren 95 urteko bizitza laburtzea. Musikarekiko maitasuna, parrokiko abesbatzan belaunaldiz belaunaldi egindako lana, neska-mutil bakoitzaren gaitasuna aise antzemateko eta azalarazteko zeukan kontua eta samurtasuna. Herrerako ahots zurien Abesbatzaren alde egin zuen apustua.

  (gehiago…)  »  

La Behobia a su paso por los Barrios altzatarras

2017, Azaroak 13

Elena Arrieta

Es una carrera especial, no hay duda. Consigue, desde la cabeza de carrera hasta el último corredor, que se mantenga el interés, con una afición volcada a todos y cada uno de los participantes. Más de tres horas, esta vez bajo la lluvia en muchos momentos, los aplausos, los ánimos, las exclamaciones simpáticas, no han perdido fuerza. Ha ayudado mucho el ímpetu que ha demostrado del  periodista deportivo.

image0011

Uno de los grandes grupos

  (gehiago…)  »  

Altzako hilerri zibila

2017, Azaroak 2

1882-06-20-dssDiario de San Sebastián egunkariaren 1882ko ekainaren 20ko zenbakian hilerriarekin lotutako kronika interesgarri bat argitaratu zen, azaroaren 1aren ospakizunarekin gogoratzeko oso aproposa. Alboko irudian irakur daiteke hitzez hitz dioena. “Erlijio Katolikoaren disidenteak lurperatzeko” hilerriaz ari da, hau da, hilerri zibilaz.   (gehiago…)  »  

Jesus Mari Villasante “Pirri”

2017, Azaroak 1

Jesus Mari Villasante – Koldo Salaberria Haurrak Unai Oliden Sarriegi – Jon Arrieta Arze

Jesus Mari Villasante, Koldo Salaberria. Unai Oliden Sarriegi, Jon Arrieta Arze

Euskal Giroa Elkartea

De nuevo y con el mismo dolor, tenemos que dar el adiós a un amigo. El fallecimiento de Jesus Mari Villasante “Pirri”, después de una larga y agresiva enfermedad que finalmente ha ganado la batalla, nos ha entristecido esta mañana. La bandera a media asta, la tristeza en los corazones, esa especie de abandono cuando se va alguien al que has visto luchar, animado, con ganas de vivir y plantando cara a una difícil situación que parecía superar con la ayuda firme de su familia. Pero no ha sido posible.   (gehiago…)  »  

Sugarra eta misterioa: Clara Candiani kazetari gaztea

2017, Urriak 26

Iñigo Landa Ijurko

cronica-1931-08-16-orrialdea-8Altzako Etxe Merkeak auzunearen dokumentazioarekin ari ginela kazetari gazte batekin topo egin genuen, gure artean erabat ezezaguna, baina Frantzian, ordea, oso ezaguna izango zena. Bere izena Clara Candiani da, eta Etxe Merkeak auzunearen inaugurazioaren kronikan, 1921eko urriaren 18an El Pueblo Vasco egunkarian argitaratua, Clarita Caudiani izenarekin sinatzen du (1). Garai hartan 19 urte besterik ez zeukan, baina kronikan erabili zuen tonua eta jaso zuen edukiagatik agerian zegoen ezohiko nortasuna eta nolakotasunak zeuzkan kazetari baten aurrean geundela. Frantzian, Clara Candianiren biografia publikoa eta profesionala 1925. urtean hasten da eta nahiko dokumentatuta dago, baina haren hastapenak, gehien bat Euskal Herrian gertatutakoak, ezezagunak bezain erakargarriak dira. Espainiako prentsaren bitartez kazetari gazte honen lehen urratsak jarraitu ahal izan ditugu, gizonezkoen mundu batean nabarmenduko ahal dena –XX. mendeko 30. hamarkadan, kazetarien artean %2 baino ez ziren emakumeak Frantzian– eta emakume honen bizitza profesionalaren oinarriak ezagutzera ere hurbildu ahalko gara.   (gehiago…)  »  

“Intxaurrondo atzo eta gaur” erakusketa

2017, Urriak 18

07-6

IZBE

Intxaurrondo Zaharreko auzo elkarteko historia batzordeak Urriaren 19an “Intxaurrondo atzo eta gaur” izeneko argazki erakusketa inauguratuko du Intxaurrondo kultur etxean 19:00etan. Bertan, auzoko 1970. urtetik aurrerako argazkiak biltzen dira.

  (gehiago…)  »  

Alegaciones a la ampliación de Garbera

2017, Urriak 15

AA.VV. Osteguna y Herripe

image001OSTEGUNA, Asociación de Vecinos de Larratxo-Herrera, y HERRIPE, Asociación de Vecinos Herrera-Altza, presentan ante el Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián las siguientes alegaciones en relación con el proyecto Modificación del Plan General de Ordenación Urbana referida al ámbito A.U. IN.09 Garbera de Donostia / San Sebastián.

Constatamos en la información que nos ha llegado sobre este proyecto que no se ha tenido en cuenta la repercusión que esta actuación tiene en los barrios de Herrera y Larratxo en lo que se refiere a la conexión de aguas pluviales y fecales (saneamiento) que van a verter al río (regata) Txingurri, vertiente con una importante saturación que ha provocado unas violentas cascadas e inundaciones en Txirrita, Paseo de Herrera y Plaza de San Luis.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»

etiketak


Sarean