
CEPA HERRERA HHI
HHI HERRERAk urteak bete dituela eta ospakizunetan murgilduta dirau, 25 urteko iraupena hain zuzen, eta merezi duen bezala ospatu nahi du, ZUREKIN eta ZURETZAKO.
Baina, urtebetetze festa honetarako, zure laguntza eskatzen dizugu.
Badakigu emango diguzuela, bakoitzak bere modu eta eran, eta horregatik gauza zehatz batzuk eskatuko genizkizueke:
- Maiatzaren 25etik 29ra antolatuta izango diren ekintzetan parte hartzea.
- Bertan izan dituzun bizipenen argazkiak edota dokumentuak ekartzea, atzera begirada bat izango den erakusketa bat antolatuko baitugu.
- Ahal duzun heinean antola daitekeen edozertan esku bat botatzea.
- Ezagutzen dituzun ohiko ikasleen artean berri hau hedatzea.
Badira hauek ekitaldi batzuen aurre-ideiak, denon artean bihotzekoak bilaka ditzagun esperantzan.
GOGORATU: Zure argazki eta materialak emateko jar zaitez IGONE AMESTI irakasle eta Liburutegi eta Eskolaz Kanpoko ekintzen arduradunarekin.
Iruzkinik ez »
AA.VV. OSTEGUNA Auzo Elkartea
OSTEGUNA aldizkariak aurten, informazioa aberasteko asmoz, Larratxoko talde eta bizilagunen ekarpenak jaso ditu.
Batzuentzat “txikikeriak” izan arren, guretzat ezinbestekoak diren alorrak landu ditugu, gure egunerokotasunean bete-betean eragiten baitigute. Zailtasunei beti aurre egin dio Larratxok eta oraingoan ere halaxe egingo du Auzoak.
Osteguna Elkartean edozein iritzi jasotzeko prest gaude, gure Auzoa hobetzeko asmoz. Zenbaki honetan ohartuko zaretenez, Larratxoko aferak kudeatzeko orduan udalarekiko harremana korapilatsua da.
Aldizkaria buzoneatu egiten da auzoan eta beste lekuetara ere helarazten eta banatzen da: elkarteetan, Herrerako zenbait lekutan, Haur Liburutegian, Casares kultur etxean, eta baita alkateari, zinegotziei eta udal teknikariei ere bidaltzen zaie.
Aldizkaria deskargatzeko klik egin lotura honetan.
Iruzkinik ez »
Hurrengo larunbatean, martxoak 7, Altzako Naturan barrena Argazki Rally-a antolatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 15 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute. Larunbatean goizeko 10:00etan Casares Kultur Etxean elkartuko gara; aurretik izen-ematea gomendatzen dugu eta honetarako argibideak esteka honetan jaso ditzakezue. Parte-hartzaileek, Naturarekin erlazionatutako argazkien gaiak zein izango diren Rallyaren hasieran idatziz jasoko dute, eta ondoren ingurutik argazkiak ateratzera abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan Tomasene Kultur Etxean prestatuko dugun hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute argazkilariek. Eta 13:30etan amaitutzat emango dugu Rally-a. Parte hartzaileek astebeteko epea izango dute gai bakoitzeko argazki bat e-mailez helbide honetara bidaltzeko: casareskulturetxea@donostia.org. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko zenbait partaidek aukeratuko dituzte Natur Asteko argazki erakusketarako argazkiak, A mailakoen (15 urte artekoak) eta B mailakoen (15 urte gorakoak) argazkien artean.
Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko baduzue animatu eta parte hartu. Edozein zalantza edo argibide gehiagorako, Altzako Historia Mintegiko (Maribel) 649496607 telefonora deitu.
Iruzkinik ez »

Iñigo Landa
Harria parkeko albo batean badago harrizko eraikin xume bat belardian kokatuta. Kubo baten itxura dauka eta hegoaldeko aldean arku moduko bat dauka, harlanduez egina. Arriaga baserriko karobiaren azken aztarna da.
Orain duen kokapena ez da jatorrizkoa. Bere lekua errepide ondoan zegoen, etxetxo baten barruan. Inguru hori parkea bihurtu zutenean, kaleko espaloia zabaldu egin zuten, etxetxoa bota eta barruan zegoen karobia gorago eraman zuten. Argazkietan ikus daiteke karobia hiru momentuetan: beheko argazkietan, 1987. urtean Karobi etxetxoak zein egoeratan zegoen eta 1991. urtean parkeko obrak hasiak zirela nola agirian geratu zen labea, eta goiko argazkian egungo egoera. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Uliako Auzo Elkarteak jardunaldi paregabea antolatu du datorren iganderako, hilak 15, udal haztegiak izan zirenak eta ur-deposituak ezagutzeko. Ulia mendirako errepidea hasten den lekuan kokatuak daude, ezkerraldean, eremu itxi batean. Bertan egon ziren Donostiako udal haztegiak 2007. urtera arte, handik Lau Haizetako Audariz baserriaren orubera eraman baitzituzten. Leku berean aurkituko ditugu XIX. mendeko ur-biltegiak, Soroborda eta Buskandoko ur-biltegiak, Mendiolako iturrietatik Donostiara ura eramateko azpiegituren lur azpiko zati ikusgarri bezain ezkutuak.
Horrez gain, leku honetan bertan dagoen Donostia eta Altzaren arteko 22. mugarria ikusi ahal izango du bisitariak, etxe nagusiko paretaren ondoan. Horrela agertzen da mugarri hau deskribatuta 1939. urteko mugarritze-agirian: “Hito de hormigón. Situación: en el paraje denominado “Viveros Municipales”, en la esquina NE. de la casa de Depósito de Aguas de Buscando y en terreno del jardín de los Viveros Municipales del Ayuntamiento de San Sebastián. Observación: al S. los caseríos de Lizardi y Zarategui. Línea de término: AR.” (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
( I )
Santa Ageda bezperan gatoz
mirariak eskatzera
Larratxoko dorreak era_a_man
ta zelaiak eskatzera
Herrerako San Lu_is plaza
arbolaz dena estaltzea
eta Kontxako hondartza bera
Altzaraino iristea. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

ABC, 1932-02-03
Herrera Sport 1926 eta 1940 urte bitartean jardun zuen kirol elkartea da, bereziki atletismoko Cross-country delako espezialitatean aritua. Talde bat zeukan, korrikalari federatu zein amateurrez osaturik, eta haiekin parte hartzen zuen Gipuzkoako oin-lasterketen egutegian. Horrez gain, lasterketak ere antolatu zituen, “Herrerako Krosa” hain zuzen ere, 1926. urtetik 1936. urtean Gerra Zibila hasi zen arte, etenik gabe. Gerra amaitu ondoren, krosa berriro antolatu zuen 1940. urtean, baina azkena izan zen, Herrera Kirol Elkarteak urte batzuk pasa eta gero txanda hartu zuen arte. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Kutxa Fototeka
Herrerako Krosaren lehen lasterketa 1926ko azaroaren 21ean egin zen, Herrera Sport klubak antolaturik. Irabazlea Fidel Acebal izan zen, Errenteriako Lagun Artea elkartekoa; elkarteen artean Añorga nagusitu zen. Lasterketaren kronika zehatzak garaiko prentsaren kirol orrialdeetan aurkituko ditugu (Mundo Deportivo, El Pueblo Vasco, La Constancia, ABC…), antolatzaileak zorionduz eta lasterketaren arrakasta nabarmenduz: “numeroso público presenció la carrera y a continuación de ella se procedió al reparto de premios, que fue otro éxito formidable, pues todos los clasificados recibieron premios“. (El Pueblo Vasco, 1926-11-23) (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa
Jolastokieta ‘kirol anitzeko’ elkarteak 1914. urtean hasi zuen bere jarduna Altzako Herrera auzoan.
Elkartearen instalazioak Herrerako harrobiaren eremuan eraiki ziren, Sastrearena izenarekin ezagutzen zen lekuan. Egoitza nagusia hiru solairuko eraikin batean zegoen, eta bertan aldagelak, kafetegia, jatetxea, hainbat areto eta zaintzailearentzako etxebizitza. (1) (6)
Atzealdean, eraikinari itsatsia, pilota lekua zegoen, bi pareta eta hamalau koadro luze. Hirugarren pareta bat ere bazegoen bereizirik, erreboterako, Altzagainara doan aldapan, egungo San Ignazio galtzada ondoan. (1) (8) (gehiago…) »
2 iruzkin »
Enrike
A ese tronco castellano de robusta raíz sefardí
que aquí llegó y siguió construyéndose su ser
Desde su atalaya defendió su verbo interior
y supo sembrar junto a otros la lucha
para una nueva esperanza.
No es en vano, amigo ,
el esfuerzo de este camino .
Las mayores pasiones de tu vida
seguirán viviendo y creciendo.
Tú y este hermoso árbol de buena avellana
disteis juntos los mejores frutos,
en las ramas del nuevo árbol de nuestro pueblo.

Hoy hace un día cerrado gris lluvioso de esos que te gustaban, de los que nos hacen recogernos en nuestro verdadero yo, haciendo tambalearnos sin compasión en derrotas y victorias íntimas de superación. Te gustaban estos días cerrados de sirimiri que prescinden de los cálidos y armónicos brochazos del sol y descubren nuestra verdadera magnitud como seres humanos. Esos momentos en los que nos volvemos a situar junto a la misma esencia de la tierra, despojados de orgullosos envoltorios y adornos, empapados solo de humanidad y agua. (gehiago…) »
7 iruzkin »