Misiolari altzatar baten eskutitza Japoniatik
Iñigo Landa
Donostiako Elizbarrutiko Histori Artxiboan gorderik daude Japonian misiolari aritutako altzatar batek idatzitako bi gutun. Gutunak 1923. eta 1925. urteetan idatziak daude eta orduko San Martzial parrokiko bi apaizei zuzenduak zeuden. Lehen gutuna Ponapeko misioan kanpai bat jartzeko laguntza eske idatzi zuen, eta bigarrena jasotako laguntza hori eskertzeko. Misiolaria zein zen ez dakigu. Artxiboaren laburpenak J.O.L. laburdurak besterik ez dizkigu eskaintzen eta gutunetan Erramun J.O. bezala sinatzen du. Ponape Mikronesian (Ozeania) dago eta, garai horretan, 1919. urtetik eta Munduko II. Gerra bitartean, Japoniaren menpe egon zen.
Euskaraz idatzitako gutun hauek urte horietako altzatar ilustratu baten euskara erakusten digute eta bertan, herrimina atzematen bada ere, Ponapeko jendearekin eta lurraldearekin atxikimendu handia azalarazten dute. (gehiago…) »


