Altza: etxebizitza gehiago ala etxebizitza gehiegi?
Beñat Parra Rodriguez
Odon Elorzaren garaiko hirigintza planteamendu erraldoi bat jaso dute HAPOaren berrikuspenaren aurrerakinean: Altzako Auditz Akular landa eremuko 3.000 etxebizitzena. Harrabotsa sortu du gaiak, naturagune handi bat porlanez betetzea ekarriko lukeelako. Hala ere, ez da Altzan planteatzen den garapen bakarra, besteak beste, Herrerako Zardoya-Otis eremuan beste 400 bat etxebizitza aurreikusten baititu udalak. Altza nahikoa pilatuta dagoela eta bestelako behar garrantzitsuak dituela iritzita, auzoan gehiago eraikitzearen aurka daude eragile eta bizilagun ugari. (gehiago…) »