IZBE, HERRIPE, INTXAURDI, OSTEGUNA, AUZOA, AHM
Prozesu honetan parte hartzeko erabakia urte askotan elkarte anitzek elkarrekin egindako lanaren emaitza da.
2005. urterako, elkarte multzo batek adierazi genuen Altza izan zeneko auzo kopuru handi bat elkartzen duen hiriaren Ekialdeko barruti bat osatzeko beharra. Une horretan Donostiako Udalak baztertu egin zuen eskaera hori.
2014. urteko apirilean, gaur egun Barrutiko Batzordean gure partaidetzaren ardatzak finkatzen dituen adierazpena atal eta barrutiko eremu ezberdinetako 19 elkarteek sinatu eta publiko egin genuen.
Guztiok abiapuntutzat hartzen dugu gure partaidetzak, bai hauteskunde prozesuan eta baita ere Barruti Batzordean, barrutia osatzen duen lurralde osoko ikuspegi orokor bat dela, eta ez bakarrik gure elkartearen helburu edo eremu zehatzera murgiltzen den ikuspegi eta ibilbide bat.
Ikuspegi hau gureganatuz, Barruti Batzordean gure oinarrizko lan helburu hauek gauzatzera bideratuko dira :
1/ Elkarteen arteko ehuntzea sustatzea
2/ Herri partaidetza sustatzea
3/ Auzo eta herri merkataritza sustatzea (hitzaldiak, difusioa….)
4/Auzo ezberdinetako eremu bereko Elkarteen arteko lana sustatzea (Auzo elkarteak, euskara, emakumeen elkarteak, kirol taldeak, …).
5/Barrutiko beharrei buruzko ikerketak gauzatzea: etxebizitza, gizarte ekipamenduak, genero ezberdintasunak, hizkuntza erabilera, kultura, ondare historikoa….
Orain, prozesu luze hau hasi genuenean bezala, garbi dugu eremu territorial honek iragan partekatua izateaz gain, gaur egun osatzen duela elkarbizitza eta elkarte bizitasun eredu den giza eremu bat, hirian izaera propio duena.
Datorren maiatzaren 19an, zuen bozka gauzatzera animatzen zaituztegu.