Atala: ‘AltzaNatura’

Gure inguruneko flora eta fauna ezagutzeko hitzaldia eta ibilaldia

2013, Apirilak 17

parus_major_mNatur Asteari amaiera emateko hitzaldi bat antolatu dugu gurekin batera bizi diren landare eta animaliak hobeto ezagutzeko. Hizlaria Mikel Olano izango da, basozaina eta Aranzadiko kidea eta bere eskutik; animalien bizi-ohiturak, bere izen arruntak, hegaztiak bere txioen bidez identifikatzen ikasiko dugu, besteak beste. Hitzaldia, Tomasene kultur etxean, apirilak 18an, ostegunean, 19:00ean izango da.

Larunbatean Mikelekin irtengo gara ibilaldi gidatua egiteko eta bidean topatzen ditugun landare eta animaliak identifikatzeko. Casaresetik abiatuko gara, 9:00ean eta prismatikoak eta mendiko botak eramatea aholkatzen dugu. Ibilaldiaren iraupena (joan-etorria) hiru ordukoa izatea aurreikusten dugu.

“Beste zenbait zomorro” Antonio Valenciaren argazki erakusketa

2013, Apirilak 14

Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak antolatutako Natur Astearen barruan, apirilak 15, astelehenean Antonio Valenciaren argazki erakusketa inauguratuko da Tomasene kultur etxean. Egun horretan 19:00tatik aurrera, argazki bakoitzari buruzko azalpenak jasoko ditugu Antonioren eskutik.
Apirilak 15etik apirilak 20rarte, erakusketa ikusgai egongo da 17:30tik-20:00tara.

exp-antoniovalencia092
“Antonio Valenciak, Natura txikiaren irudi miresgarriak azaltzen dizkigu eta, irudiotan, testuinguru koloretsu batean ikusten dugu animalien mundua.
Inguratzen gaitun mundu txikian adituak direnek intsektu desberdinak ikusterakoan gozatuko dute. Burruntziak, margo guztietako tximeletak, forma berezia duten aharrak, txindurriak -baita ere igelak!- ikusiko dituzte. Gai hauetan adituak ez garenok, animalien munduko osagaiez osatutako puzzle harrigarria ikusiko dugu, inguruko landaredian egokiro kokatutako mundua.
Erakusketa honen bidez, Valenciak bere buruaren alde bat azaltzen digu, margoz eta zehaztasun harrigarriz betetako bere aldea. Hurbiltzerakoan, animalien mundua Antonioren begiez ikusiko duzue.

exp-antoniovalencia091

Ikusteaz gain, begiratu ere egin behar da. Begirada bat behar duzu, egunez egun aurrera egin eta bizitzeko animalitxo ñimiñoek egindako borrokaren eszena miresgarriak ikusteko.
Naturan zehar ibiltzen zarenean, zentzu guzti-guztiak erne behar dituzu belarren arteko mugimenduak eta zauden leku horretan ohizkoak ez diren koloreak ikusteko, eta berdin, xomorro baten antza duena edo euli bat harrapatu duen armiarma hori ikusteko.
Era horretan, zomorroen arteko historia txikien berri izango duzu, grabatu eta ahaztezin bihurtuko zaizkizunak.
Xomorro hauek zuen gustukoak izan daitezen espero dut, nire kasuan izan den antzera. Aurrean izan ditudanean, euren bizitzaren zatitxoak hartu ditut, irudiotan zuei erakusteko.

Antonio Valencia

Hitzaldi eta irteera batekin hasiko da Natur Astea

2013, Apirilak 8

coccinella-septempunctata

Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak egitarau oparoa osatu dugu apirilak 11tik 20ra bitartera naturari begirada bat eskaintzeko. Esteka honetan eskura dezakezue Natur Astearen egitaraua.

Antolatutako lehenengo jarduera AltzaNatura deituriko hitzaldia da, Herrerako EPAn apirilaren 11n, ostegunean 17.30ean ospatuko dena. Marko Sierraren eskutik, Altzako geologia, iraganeko paisaia nolakoa zen, gaur egungo habitat ezberdinak eta gurekin batera bizi diren landare eta animaliak ezagutzeko aukera egongo da. Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egingo zaio Herrerako EPAn (Auzotegi) apirilaren 8tik ikusgai egongo den AltzaNatura erakusketara. Bertan, iaz elaboratu genituen panel informatiboak egongo dira ikusgai, Altzako ingurune naturalaren eta Molinaoko naturgune interesgarriaren interpretazioa eskaintzen dutena.

Larunbatean apirilak 13, mendiko botak jantzi eta gurekin batera Molinao errekatik zehar ibilaldia egitea proposatzen dizuegu. Casares Kultur etxetik 9.30ean abiatuko gara eta oraingoan ibaiertzeko ekosistema ezagutzeaz gainera, erreka garbituko dugu kutsatzen duten zaborrak jasoz. Urgardeneko kideak ere parte hartuko dute ekintza honetan eta Gipuzkoako ibaiak garbitzen duten esperientzia gurekin partekatzeko aukera izango dugu.

Errekaren garbiketa ostean, Molinao parkeko aisialdi gunean hamaiketakoa egin eta 27 haltza landatzeko asmoa dugu.

molinao-erreka

Molinao: ibilbidea eta erakusketa blogean

2013, Urtarrilak 21

altzanaturaPasa den abenduan gogoratuko duzuenez gero txango bat antolatu genuen Molinao bailararen alderdi naturalistikoak ezagutzeko eta hartarako orri bat ibilbidearekin eta hamabi panel azalpenekin prestatu genituen. Honez gero, bai ibilbidearen orria (”Ibilaldi naturalistikoa“) baita panelak ere (”Erakusketa“) AltzaNatura blogean dauzkazue kontsultagarri eta zuen ordenagailura jaisteko moduan. Une honetan leku eta data bat bilatzen ari gara panelekin erakusketa bat egiteko eta prest dagoenean jakinaraziko dizuegu.

Ibilaldia Molinao bailaran

2012, Abenduak 16

molinaoko-foiletoaLehengo urtean Altzanatura proiektua plazaratu genuen Altzako ingurune naturalari begidaratxo bat, ikerketa bat eta arreta berezi bat eskaintzeko helburuarekin. Aurten, ezagutza hau zabaldu asmoz, baliabide ezberdinak elaboratu ditugu, hauen artean foileto bat, Molinao errekaren ingurunea ezagutarazteko ibilaldi bat egitea proposatzen duena. Bertan interes bereziko zortzi puntu markatu ditugu geldiunea egin eta aitzina padura izandako gunea ezagutzeko, landagune paisaia, ondo kontserbaturiko harizti eta ibaiertzeko haltzadiak miresteko eta bertan bizi diren landare eta fauna deskubritzeko…

Igande honetan, abenduak 16, modu berezian aurkeztu nahi dugu ibilaldi hau, bisita gidatua eginez, Marko Sierraren eskutik, hemen aurkezten diren materialen egilea.  Ibilaldia Casares Kultur Etxetik hasiko dugu goizeko 9:00etan eta gurekin batera egitea animatzen denak mendiko botak eta hamaiketakoa ekarri beharko ditu. Lau orduko iraupena izango du egingo diren geldiuneak kontutan hartuta eta zailtasun gutxikoa da.

Foiletoa eta ibilbideaz gainera, panel informatiboak ere elaboratu ditugu. Altzako ingurune naturalaren interpretazioa eskainiz eta Molinaoko naturgune interesgarria sakonki aztertuz, Panelak edozein lekutan erakusgai jartzeko pentsatuak daude, eskoletan, elkarteetan… Horretarako Altzako Historia Mintegiari eskatu besterik ez dago. Epe laburrean ezagutzera emango dugu gure web orrialdearen bitartez aurkezturiko material guztia noiz jarriko dugu on-line eskuragarri.

AltzaNatura: aurkezpena eta hitzaldia

2011, Martxoak 10

Altzako Historia Mintegiaren 25.urteurrena dela eta ekitaldi bereziak prestatzen ari gara. Denak ere AHM-ren ohiko lanarekin lotuta daude eta hauxe duzue burutu asmo dugun lehena: Martxoak 17 ostegunerako, Aurkezpena eta Hitzaldia antolatu dugu Casares Kultur Etxean Altzaren ingurune naturala aintzat hartuz.

gonbidapena-invitacion

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean