Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Mesedeetako Amaren Erietxea eta Espartxoko zubia

2016, Urtarrilak 28

sanatorio

Askok oraindik gogoan daukagu Uba inguruan zegoen Mesedeetako Amaren erietxe antituberkulosoa izan zenaren eraikina, zuhaitzez inguraturik, handia, txuria, utzia.  1978. urtean erietxe izateari utzi zion eta urte batzuk pasata, 1983. urtean, Emauseko Traperoak biltegi gisa erabiltzen hasi ziren 2008. urtera arte, Donostiako udalak bere gain hartu zuenean eraikina botatzeko asmoz, -Arkitektoen Elkargoaren iritziaren aurka-, eta bere lekuan egun ezagutzen dugun Ametzagainako aterpe berria egiteko.

  (gehiago…)  »  

Espartxo

2016, Urtarrilak 21

Argazkia: Angel Calvo

Argazkia: Angel Calvo (2013)

Fernandok familiarena den Espartxo baserriari buruz galdetu du Estibausen eta horrek aukera eman digu interesgarria den etxe honi  gure arreta eskaintzeko. Espartxo Ametzagainaren hego magalean dago, Urumea ibaiaren eskuineko ertzean, Ubarako bidearen eta zubiaren ondoan. Historian zehar Altzaren mugapean egon da eta bere ondoan Altza eta Donostiaren arteko 4. mugarria aurkitzen da.   (gehiago…)  »  

Magain eskubaloia taldea

2016, Urtarrilak 13

fotos-bm-001

Bizitzaren arlo guztietan bezala, kirolean badira izen ezagun eta ospetsu asko, baina, haiekin batera, beste kirol elkarte eta kirolari asko ere badira,  ezezagunak bezain ezinbestekoak, ibilbide laburrekoak sarritan, gogoratuak izatea merezi dutenak, kirol zaletasunaren adibide gorena baitira. Horietako bat da Intxaurrondoko Magain eskubaloi taldea eta Santi Blanco Latiegik tiraderatik berreskuratutako argazkietatik abiatuz kontatuko digu:

Lehenengo argazkia taldea sortu aurretik antolatutako partida batena da. 75 (edo 74) urteko uda amaierakoa da, Mª Auxiliadora ikastetxeko instalazio berriak zabaltzean. Talde bat antolatzearen ideia hori instalazioen irekierari estuki lotuta zegoen, ez dut ongi gogoratzen ia partida jendea taldean izena emateko egin zen edo taldea sortzearen ideia partidaren ondorioz izan zen. Nolanahi ere, Marcos izan zen taldearen osatzea bultzatu zuena instalazioen erabilpena erraztuz.

Uste dut hasiera batez gazteen maila atera genuela eta ondoren, batzuk laster 18 urte bete zutenean, senior maila osatu behar izan zen. Magain izena (senior), Marrutxipi, Gaztelu, Intxaurrondo izenetatik dator. Colma (gazte) “Colegio Mª Auxiliadora” izenetik. 

Juan Antonio Sarriegi txalapartaria

2015, Azaroak 9

juan-antonio-sarriegiJoan den urriaren 8an, Soinueneko zuzendaria den Juan Mari Beltranek gure arbasoen musika eta soinu-tresnei buruz hitz egin zuen Tomasenen, eta, Altzan zegoela, aukera horretaz baliatu zen guretzat ezezaguna zen txalapartari altzatar baten izena gogora ekartzeko: Irazuene baserriko Juan Antonio Sarriegi.

Juan Antonio Sarriegi 1900. urtean jaio eta 1969ean hil zen eta, Juan Mari Beltranek kontatzen duenez, 1961ean Zubietan antolatutako Euskal Jaietan txalaparta jo zuen Amara-Biako Erbetegi-Etxeberriko Ramon Goikoetxearekin. Momentu hori argazki batean jasoa geratu da Jorge Oteizaren “Quosque tandem” liburuan, 1963. urtean argitaratua. Egun berean, Amara-Biako Bilandegi baserriko Jose eta Jose Mari Zabalegik ere txalaparta jo zuten, eta Jose Mariren anaiak adarra jo omen zuen. Dirudienez, argazkian agertzen den txalaparta Bilandegiko bikotearena zen eta makilak berriz Sarriegi eta Goikoetxearenak.   (gehiago…)  »  

Altzako alkateak

2015, Uztailak 30

Pedro Aiesta alkatea

Pedro Aiesta alkatea

Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai azken hilabeteetan, eta horien emaitzen ondorioz aukeratu diren alkateak. Altzan, hauteskundeen bitartez aukeratutako azken alkatea Pedro Aiesta izan zen, Sarruetakoa. Aiesta bezala, denboran zehar Altzako udalerriaren ordezkaritzarik gorena izan dutenen zerrenda osatzen ahalegindu gara eta horretarako Altzako Tokiko Bildumako dokumentuetan agertzen zaizkigun aipamenak bildu ditugu, auzo-alkate eta behin-behineko alkateak barne. Zerrenda osatu gabe dago eta udal gobernuaren gaia sakonean aztertuko lukeen ikerketa baten beharra dauka.

***

  (gehiago…)  »  

San Martzial eliza berriaren mendeurrena

San Martzial parrokia egungo elizaren mendeurrena ospatzen ari da egun hauetan. Orain dela 101 urte gaurko egunean jarri zuten eliza berriaren lehen harria eta hiru urte beranduago San Martzial egunean ere inauguratu zuten festa giroan. Lanen hasiera gogoratzeko erakusketa xume bat prestatu dute elizako alboko kaperan argazkiak eta lanekin loturiko zenbait dokumentu erakutsiz. Eliza berriaren eraikuntza biztanleria eta ekonomia arloetan Altza garai hartan ezagutzen ari zen hazkuntzaren adierazgarria da.

Altza industria eta merkataritza urtekarietan (1879-1911)

2015, Ekainak 17

1905-anuario-riera-1787Duela gutxi, Espainiako Biblioteka Nazionalean eskuragarri dauden industria eta merkataritza urtekariak gehitu ditugu Tokiko Bildumaren datu-basean. Urtekari-saila 1879-1911 urte bitartekoa da eta urte batzuena falta badira ere -1889tik 1894ra, eta 1908. urtekoa-, bildutako sortak aukera paregabea eskainiko digu Altzan garai hartan bizitzen ari zen eraldaketara hurbiltzeko, inguruko herrietan gertatzen ari zen antzean.

Denbora tarte hartan, Altzaren biztanleria nabarmen handitu ze, 1879. urtean 1.230 biztanle edukitzetik 1905. urtean 2.103 biztanle edukitzera pasa zen, 873 biztanle gehiago, alegia. 1935. urtean 4.050 izango dira.

  (gehiago…)  »  

Arriagako karobia

2015, Otsailak 17

2015-02-12-1801451

Iñigo Landa

Harria parkeko albo batean badago harrizko eraikin xume bat belardian kokatuta. Kubo baten itxura dauka eta hegoaldeko aldean arku moduko bat dauka, harlanduez egina. Arriaga baserriko karobiaren azken aztarna da.

Orain duen kokapena ez da jatorrizkoa. Bere lekua errepide ondoan zegoen, etxetxo baten barruan. Inguru hori parkea bihurtu zutenean, kaleko espaloia zabaldu egin zuten, etxetxoa bota eta barruan zegoen karobia gorago eraman zuten. Argazkietan ikus daiteke karobia hiru momentuetan: beheko argazkietan, 1987. urtean Karobi etxetxoak zein egoeratan zegoen eta 1991. urtean parkeko obrak hasiak zirela nola agirian geratu zen labea, eta goiko argazkian egungo egoera.   (gehiago…)  »  

Herrera Sport, kirol elkartea

2015, Urtarrilak 27

ABC, 1932-02-03

ABC, 1932-02-03

Herrera Sport  1926 eta 1940 urte bitartean jardun zuen kirol elkartea da, bereziki atletismoko Cross-country delako espezialitatean aritua. Talde bat zeukan, korrikalari federatu zein amateurrez osaturik, eta haiekin parte hartzen zuen Gipuzkoako oin-lasterketen egutegian. Horrez gain, lasterketak ere antolatu zituen, “Herrerako Krosa” hain zuzen ere, 1926. urtetik 1936. urtean Gerra Zibila hasi zen arte, etenik gabe. Gerra amaitu ondoren, krosa berriro antolatu zuen 1940. urtean, baina azkena izan zen, Herrera Kirol Elkarteak urte batzuk pasa eta gero txanda hartu zuen arte.   (gehiago…)  »  

Herrerako Krosaren hastapena

2015, Urtarrilak 20

screenshot-2015-01-19-185218

Kutxa Fototeka

Herrerako Krosaren lehen lasterketa 1926ko azaroaren 21ean egin zen, Herrera Sport klubak antolaturik.  Irabazlea Fidel Acebal izan zen, Errenteriako Lagun Artea elkartekoa; elkarteen artean Añorga nagusitu zen. Lasterketaren kronika zehatzak garaiko prentsaren kirol orrialdeetan aurkituko ditugu (Mundo Deportivo, El Pueblo Vasco, La Constancia, ABC…), antolatzaileak zorionduz eta lasterketaren arrakasta nabarmenduz: “numeroso público presenció la carrera y a continuación de ella se procedió al reparto de premios, que fue otro éxito formidable, pues todos los clasificados recibieron premios“. (El Pueblo Vasco, 1926-11-23)   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2025
A A A O O L I
« abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean