Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Hemeroteka osatuz

2014, Uztailak 30

dv-96-05-14Gure komunitatearen eguneroko bizitzaren berri izateko ezinbestekoa da prentsan argitaratutako notiziak irakurtzea, bertan jasotzen baitira, zatika bada ere, gertakizun eta gorabehera ugari, garrantzitsuak batzuk, xumeagoak besteak. Horregatik, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren berriak biltzea eta gordetzea izan da Tokiko Bildumaren lehentasunetako bat. Notizien kopurua oso handia denez, digitalizatzeko eta katalogatzeko orduan mugatu behar izan dugu lana eta 2000 urtera artekoak soilik egiten ari gara, altzainfon eskuragarri egon daitezen. Laurogeita bederatzi fitxa igo berri ditugu, 1978-1997 urte bitartekoak, Egin, Diario Vasco, Deia, Egunkaria eta Irutxulorenak, hemen klik eginez ikus ditzakezuenak. Eta aurki gehiago egongo dira.egin-78-01-06

“Fiestas Patronales”: Elkarteak

2014, Uztailak 10

elkarteakAltzako Udalak 1933. urtean argitaratutako “Fiestas Patronales” izenburuko liburuxka jai egitarau bat baino gehiago da. Orrialdetan barrena, garai hartako Altzako bizitzari buruzko informazio zehatza bezain interesgarria aurkituko dugu eta horregatik datu horiek aletuko ditugu hemen udan zehar. Sanmartzialetako jai egitarauarekin hasi gara eta zeuden elkarteei begiradatxo bat botatzen jarraituko dugu, udako jai egutegian sustatzaile nagusiak zirenak neurri handi batean.   (gehiago…)  »  

“Fiestas Patronales de la Villa de Alza” (1933)

2014, Ekainak 30
jaiak-1933-azalaHona hemen 1933. urteko San Martzial jaien egitaraua, Altzako Udalak argitaratutako Fiestas Patronales” liburuxkatik hartua.

Fiestas Patronales de la Villa de Alza

Días 29 y 30 de Junio y 1 y 2 de Julio

Organizadas por el Ilustre Ayuntamiento

DÍA 29 DE JUNIO

A las 6 de la tarde.- Empezarán las fiestas.

A las 6 y media de la tarde.- Primera eliminatoria del campeonato de Pelota.

A las 8 y media.- Llegada de la banda de música, que dará un concierto de bailables hasta las 12 de la noche, alternando con los txistularis y gaiteros.   (gehiago…)  »  

Notizien artean murgilduak

2013, Abuztuak 6

egin-1977-10

Azken hilabete hauetan Casaresen paperean gordeak geneuzkan prentsako notizien katalogazioan eta digitalizazioan lan egin dugu. Denera milatik gorako notiziak dira, 1907 eta 1999 urte bitartekoak, eta gehien-gehienak, 958, 1976 urtetik gerokoak dira. Horrela, Tokiko Bildumara ekarri dugun multzo berri horrekin, une honetan hemerotekak 2.847 notizia biltzen ditu bere baitan. Gehitutako notizien zerrenda ikusteko egin dezakezue klik hemen.

Udako egun hauek onak izan daitezke hor nonbait hemerotekan murgiltzeko eta gure historiaren urte garrantzitsu haiek gogoratzeko, izan ere gaur egun ezagutzen dugun hirigintza, hezkuntza, kultur eta kirol zerbitzu askoren sorreran eragin zuten elkarte eta auzokideen ekimenetara hurbilduko gaitu notizia horien irakurketak.

Altza NO-DO dokumentaletan

2013, Uztailak 6

la-paz

Txomin Torrado lagunak, -erreportari nekaezina tamalez desagertutako Altza.tv telebistan-, bi lotura interesgarriak bidali dizkigu Tokiko Bilduman gordetzeko. Biak RTVE telebistaren web orriarenak dira eta frankismoaren propagandarako zinemetan pelikulen aurretik proiektatzen ziren NO-DO ospetsuaren bi dokumental dira. Batean, Altzagainako Juan XXIII Lanbide Hezkiketako institutuaren inaugurazioa jasotzen da, 1966ko irailaren 19koa. Eta bestean, Bidebietako La Paz poligonoaren inaugurazioaren etxebizitzen giltza ematearen berri eskaintzen da. Bi bideo hauek mugimendua eman diote orain arte soilik argazkien eta idatzizko notizien bitartez ezagutzen genituen irudiei.

Gai hauekin lotuta:

Oroitu eta aldarrikatu

2013, Martxoak 8

libertarias2Martxoak 8 oroitzapenerako eta aldarrikapenerako eguna da. Eskuratu berri dugun dokumentu batek Gerra Zibileko emakume batzuk oroitzen eta gogora ekartzen lagunduko digu, zeinek inolako protagonismoa bilatu gabe muturreko erabaki bat hartu zuten armak eskutan frontearen lehen lerrora joateko. Aipatutako dokumentua izen zerrenda bat da, miliziano anarkisten zerrenda bat: “RELACION DE GRUPOS LLEGADOS DEL FRENTE DEL SEGUNDO TORREON AL CUARTEL DE ESTAS MILICIAS DE LA C.N.T.” izenburua dauka. Anarkistek Altzan zuten presentziaren gainean datuak eskaintzen dizkigun lehen dokumentua da eta, aldi berean, faxismoaren altxamenduari aurre egiteko armak hartu zituzten lehen emakumeen izen-abizenak eskaintzen dizkigu. Honatx emakume haien izenak: María Ganuza Oroquieta, Juanita Santamarina, Ascensión Olmedo, Pilar Martínez Aguelo eta Manuela Arozamena Sáez.

  (gehiago…)  »  

Fco. Armendariz eta argazkigintza: Altza

2013, Otsailak 28

Jon Serrano

garbera

Garbera

“Album Altzatarra Sarroeta-Martutene txuri beltzez” libururen berri eman genuenean aipatu genuen nola argazkiak bilatzen ari ginenean liluratu gintuen argazkilari batekin topo egin genuen.

Argazkilaria Francisco Armendariz Otalora da (Donostia, 1904-1993). 1929. urtean Maria Aranburu Aldaiarekin ezkondu zenean Sarruetako Aingelu-goya baserrira etorri zen bizitzera. “Coloniales Arregui”-n lan egin zuen.

Argazkilaritza bere mundua zen, bere zaletasun handia. Dolores Armendarizi esker ezagutu dugu eta etxean gordeta zeuzkan hiru album handi et bi txiki ikusten eta kopiatzen utzi digu; denera mila argazki inguru dira.

Album Altzatarra liburuan haren sei argazki erakutsi ditugu, eta argazki guztiak ikusteko modua aztertzen dugun bitartean, Estibausen hiru zatitan horietako batzuk erakutsiko dizkizuegu.

Lehenengo multzoan, Altzako inguruak agertzen diren irudiak bildu ditugu. Argazki bezala ez dira ikusgarrienak, baina jasotzen dituzten motiboengatik balio handikoak dira guretzat. Altzako Tokiko Bildumara gehituko ditugu aurki.

Aurrerago, bi zatitan, gainontzekoen aukeraketa bat eskainiko dizuegu. Lehenengoan bidaien argazkiak dira, Pirinioetan egindako argazkiak, batez ere. Eta hirugarren zatian, erretratuak.

Ziur gaude zuek ere gozatuko duzuela argazkiak ikusten eta islatzen duten bizitasunarekin.

Argazkiak 50. eta 60. hamarkadakoak dira.

Julian Mas, Julimasene

2012, Azaroak 30

Iñigo Landa

julimasene

Julimasene 1965 (T. Paulis)

Mas abizena hortzetik hortzera dabil egun hauetan Kataluniako politikaren karira; baina Mas abizena Altzan ere errotuta geratu da, ezkutatuta bada ere, baserri ezagun baten izenean. Baserri hori Herrerako Julimasene da, Monseko bidean dagoena eta autopistaren ezpondan ia zintzilik geratu dena.

Julimaseneren jatorrizko izena Floresta da eta XVI. mendean agertzen da lehen aldiz dokumentazioan, 1512. urtean hain zuzen ere, eta 1805. urtera arte ez dugu gaur egun ezagutzen dugun Julimasene izen aldaerarekin aurkituko. Aldaketaren arrazoia aurkitzeko 1719. urtera jo behar dugu. Urte hartan Berwickeko dukeak Donostiaren setioan triskantza eta kalte handiak egin zituen eta kalte horien ebaluazioa jasotzen duen dokumentuan aurkituko dugu arrazoia ulertzeko bidea. Dokumentu horretan Altzako etxe eta baserrien zerrenda luzea agertzen da, bakoitzak jasandako kalteen balioarekin batera, baita Julimasene ere: “Casa llamada Julian Mas y su pertenecido“. Ez dakigu zein zen Julian Mas hori, baina “-enea” euskal atzizkiak Floresta izena ordezkatu zuen Julimasene Julian Mas izeneko norbaiten etxea zela adierazten digu zalantzarik gabe.

(Kalteen ebaluazioa jasotzen duen dokumentua irakurtzeko hemen)

julian-mas

Mapa batean lehen aldiz

2012, Urriak 19

altza-1584

Pablo Gorosabelen “Cosas Memorables de Guipúzcoa” liburuaren bigarren tomoan, 279. orrialdean, Anberesen 1584. urtean inprimatutako mapa baten Donostialdeako zatia aurkituko dugu, “xelebre” samar Gorosabelen ustetan Donostiako inguruak irudikatzeko moduagatik. Egia esan, jatorrizkoa Gipuzkoako mapa bat da eta guretzako interesgarria da Altza lehen aldiz agertzen baita mapa batean, bere parrokia “San Marça” izenarekin.

gipuzkoa-1584

San Luis ereserkia

2012, Irailak 4

Iñigo Landa

Udako jaiak eta ospakizunak erabat atzean utzi aurretik Herrerako festen gainean ohartxo hau idatziko dugu, San Luisi eskainitako ereserkia hizpide izango delarik. Izan ere, uda hasieran gure bazkide batek Asteasuko parrokiaren paperen artean kasualitatez orri bat aurkitu zuen “Himno a San Luis” izenburuarekin, eta data ere idatzita zeukan: “Herrera a 21-6-42″.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2025
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»

etiketak


Sarean