Otxoki baserriaren jabeak eta jabetzak 1854. urtean
Patxi Lazkano, Iñigo Landa
Baserrien inguruan bi mundu kontrajarriek bat egiten dute, eta Otxoki da horren adibide bat. Alde batetik, baserrian bizi direnak, eta bestetik baserriaren jabeak. Lehenengoan baserritarrak eta bere familiak aurkituko ditugu, lurrari baldintza gogorretan lotuak, baratza, sagastia…, eta herri kulturan errotuak, bertsolaritzan eta bola jokoan besteak beste, otxokitarren kasuan bezalaxe. Baserriaren egunerokotasunetik urrun jabeen mundua daukagu, aristokraziaren partaideak gehienetan. Haientzat, errentak eta ohorea biltzeko bitarteko bat baino ez da lurra. Oñatiko Protokoloen Agiritegian dokumentu batekin egin dugu topo, Otxoki baserriaren salerosketari buruzkoa, 1854. urtekoa, eta bere lerroetan jabeei eta jabetzari buruzko datu zehatzak aurkituko ditugu, mugaketa, adibidez, zeinek 1972. urtean Ministerio de la Vivienda delakoak egin zuen desjabetzearekin bat egiten duen. (gehiago…) »