Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Jesuiten lehen meza Altzan

2017, Otsailak 26

Argazkia: Félix Iranzo

Argazkia: Félix Iranzo

Orain dela 50 urte, 1967ko otsailaren 12an, -igandea aurten bezala-, Santa Barbara eta Errotetan lan egiten ari ziren jesuitek lehenengo meza publikoa eman zuten. Urte batzuk lehenago, 1964 urtearen inguruan, orden erlijioso katoliko hau lan espirituala eta humanitarioarekin hasi zen, Santa Barbara eta Erroteta auzuneen garapenarekin batera.   (gehiago…)  »  

Mario Cordero Maldonado

2017, Otsailak 14

mario-corderoPasa den urrian frankistek errepresaliatutako zortzi altzatarren berri eman genuen hemen, haien artean Mario Cordero Maldonado mediku altzatarra zegoelarik. Mediku honen jarduera profesionala zein politikoa Altzaren eremutik haratago zabaldu zen eta horregatik merezi du haren izena beste behin gogora ekartzea. Tokiko Bilduman dauzkagun dokumentuetatik abiatuz [1], ikus dezakegu Mario Cordero Herrerako Politena etxean (Jose Elosegi, 125) zegoen Udal Sorospen-etxean sendagilea izan zela. Sorospen-etxea 1933. urtean zabaldu zen eta gure medikua inaugurazioaren argazkian ikus dezakegu erdi-erdian, gainontzeko talde medikoarekin eta udal agintariekin batera. Etxearen fatxadan kartel bat ikus daiteke non haren izena osasun-zerbitzuaren leku nabarmena duen: “Mario Cordero - médico de niños, partos y enfermedades infecciosas”.

  (gehiago…)  »  

Polentinoseko kondearen argazkiak

2017, Urtarrilak 10

dcp-f-0064_pAurreko artikulu batean hitz egin genuen hemen Polentinoseko kondeaz eta XX. mende hasieran Txipres baserriari egindako argazkiekin egin zigun ezusteko opariaz. Alabaina, Txipresena ez da artxiboan aurkituko dugun opari bakarra, segidan ikusiko dugunez.

Aurelio de Comenares y Orgaz (Madril, 1873-1947), Polentinoseko kondea, beirazko 10.000 xafla estereoskopikoen egilea da, 1892 eta 1930 urte bitartean eginak, horietako 630 Euskal Herriko txokoetan. Argazki horiek guztiak Interneten bitartez ikus daitezke, Fototeca del Patrimonio Histórico delakoaren helbidean, Conde de Polentinos artxiboan. Merezi du bertan bildutako irudi ederrak ikustea, baina guretzat bereziki interesgarria da horien artean Altzako eraikinak eta inguruak agertzen direlako. Denera hamasei identifikatu ditugu (33 fitxa) zein baino zein ederrago: Txipres, Intxaurrondo, Casares, Tomasene, Moneda, Espartxo, Villa Iruña…

  (gehiago…)  »  

Txipres oinetxearen XX. mende hasierako argazkiak

2016, Azaroak 20

txipres-31Txipres oinetxearen XX. mende hasierako argazkiak azaldu dira Fototeca del Patrimonio Histórico delako funtsean gordeak, Polentinoseko kondearen artxiboan. Denera lau argazki dira eta oinetxearen etxaurre nagusiaren ikuspegiak erakusten dituzte. Argazkiak Aurelio de Colmenares y Orgaz, Polentinoseko kondeak (Madril, 1873-1947) eginak dira, 1887 eta 1912 urte bitartean. Fitxan soilik “Caserío de piedra con gran escalinata de piedras superpuesta sobre la fachada” dio, baina gure bilatzailearen begi finak aurki konturatu da argazkiko baserri hori Txipres dela.   (gehiago…)  »  

Ocho altzatarras represaliados del franquismo

2016, Urriak 27

trp_sentencias_lb2_n985pdf_pagina_1

Gracias a la página web del Gobierno de Navarra -que permite acceder y consultar algunos de sus fondos documentales- hemos podido encontrar ocho documentos con las sentencias judiciales dictadas por el Tribunal Regional de Responsabilidades Políticas de Navarra contra otros tantos vecinos de Altza al final de la Guerra Civil. Copiamos a continuación el contenido de los resúmenes junto con el enlace que permite acceder a la ficha y descargar el documento.   (gehiago…)  »  

Casa Mons

2016, Irailak 30

024-1

“Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburuaren 31. orrialdean Casa Mons enpresaren 1913. urteko argazki bat agertzen da, prentsako kronika batetik hartua eta Artzak Ortzeok elkartean gordeta zegoena. Hona ekarri dugu kronika osoa, Nuevo Mundo aldizkarian 1913ko irailaren 4an argitaratua, eraikinaren gaur egungo argazki batekin lagunduta.

Visita a la Casa Mons, de San Sebastián

Varias veces había oído hablar de la Casa Mons, y ahora con mucho más motivo por haber adquirido esta marca las destilerías de Henri Garnier y Compañía. Esto me decidió, y me dirigí a hacer una visita al señor Cuervas con el objeto de que me diera algunos datos sobre las casas Mons y Henri Garnier y Compañía.   (gehiago…)  »  

Intxaurrondoko argazkiak

2016, Irailak 16

l16495Atzo arratsaldean Intxaurrondo Kultur Etxeko aretoa bizilagunez bete zen “Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburuari ongietorria emateko. Liburuan iaz egindako erakusketan ikusi ahal izan ziren argazkiak eta urtean zehar bildutako batzuk ikus daitezke, argazki bakoitzaren azalpenarekin.

Liburua salgai egongo da 10 eurotan liburu denda hauetan: J. Clara, Gaztelu, Gurutze eta Book.

Horrez gain, argazkiak katalogatuak izan dira Altzako Tokiko Bilduman eta esteka honetan klik eginez ikus daitezke. Denera 152 dira, baina bildutakoak askoz gehiago dira eta espero dugu denborarekin katalogatuak egotea.

screenshot-2016-09-16-164334

Zapiain leinuaren inguruan

2016, Irailak 6

Zapiain baserria (Joxerra, 1987)

Zapiain baserria (Joxerra, 1987)

Pasa den abuztuan Txiletik guregana jo du lagun batek Zapiain -edo Sapiain, Amerikan horrela ere idazten baitute abizena- leinuaren gainean informazioaren eske. Plazer bat izan da harekin izandako mezu trukaketa eta bere abizenaren arrasto bilaketan laguntzeaz gain bidenabar dakiguna laburbiltzeko aukera eman digu.

Zapiain abizenekoak gutxienez XVI. mendetik erroturik daude Altzan eta eragin nabarmena izan dute Altzaren bizitza politikoan zein erlijiosoan, Arzak, Casares, Berra, Aduriz eta abarrekoen pare.

  (gehiago…)  »  

Inocencia Arangoa, emakumea eta margolaria

2016, Uztailak 22

inocencia-arangoa00030009

Iñigo Landa

Martxoak 8 zela eta 1901. urteko prentsa artikulu bat berreskuratu genuen non Inocencia Arangoa margolari gaztearentzat berdintasunerako eskubidea aldarrikatzen zen. Orain gure asmoa da diskriminazioari aurre egin zion emakume eta artista horren bizitza eta lanaren gainean dakiguna biltzen saiatzea.

Inocencia Arangoa Figueroa margolaria Altzako San Martzial elizan batailatu zuten 1879ko abenduaren 29an eta 92 urte zituela Madrilen zendu zen 1972ko abenduaren 10ean.(1) Gurasoak Vicente Arangoa Matxiandiarena eta Elisa Figueroa Villar zituen, Donostiako Santa Maria elizan 1875. urtean ahalordez ezkonduak. Hamabi seme-alaba izan zituzten; Inocencia hirugarrena zen.(2) Emilio García Martínez (1875-1970) arkitekto eta paisaia-pintorearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen; Maria (1904-1994), zein Madrileko Errege Goi Kontserbatorioan irakasle izan zen, eta Antonio (1908-1995), Madrileko Arkitektura Eskolan katedraduna.

Neskatoa zelarik, 1891. urteko Euskal Lore Jokoetan sari bat eskuratu zuen 15 urtetik beherako irakurketa ariketetan.(3)

  (gehiago…)  »  

Duela 80 urte: Txirrita!

Yakintza aldizkaria (1936)

Yakintza aldizkaria (1936)

Iñigo Landa

Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita bertsolari handia hil zela, Altzan, Gazteluene baserrian. Hernanin jaio, Errenterian bizi eta 60 bat urterekin herrena hasi zitzaion eta Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera, Juan Mari anaiarekin. Ondoren, Gazteluenera aldatu zen, Isabel arrebaren baserrira, eta bertan bota zuen azken arnasa. Gazteluenen bizitutako urteak, bertsoz eta pasadizoz beteak, ederki ezagutzen ditugu Antonio Zavalak “Txirrita. Bizitza eta bertsoak” (212-252 orr.) liburuari esker.

Nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian.” bota zuen, eta hala izan da, bere izena eta bertsoak etenik gabe aitatuak baitira. Altzan kale batek Txirrita Bertsolaria izena dauka, Arriaga (Harria) parkean hasten dena, hain justu.

Txirritaren heriotzak oihartzun zabala izan zuen prentsan eta urteurrena gogoratuz Tokiko Bildumara ekarri ditugu notizia horiek eta Txirritari buruz dauzkagun gainontzeko dokumentuekin ikus daitezke hemen.

Hil ondorengo artikuluetatik olerki hau aukeratu dugu, Euzkadi egunkarian 1936ko ekainaren 5ean Juan Abando Urrexolak “Erletxue” ezizenez argitaratu zuena.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2025
A A A O O L I
« urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

RSS

Azken iruzkinak

  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»

etiketak


Sarean