
Arg: Gorka Queralt (2001)
Altzako etxeak eta auzuneak historikoki lurraldearen luze-zabalean sakabanatuak egon dira, baina sakabanaketa horren erdian gune txiki bat aurkitzen da, Altzako alde zaharra, non komunitatearen bizitzaren askotariko alderdiek bat egiten duten -historikoak, politikoak, erlijiosoak, kulturalak eta sinbolikoak-, Altza bere osotasunean irudikatuz. Alde zaharra osatzen duten eraikin eta elementuak une honetan nolabaiteko babesa daukaten bi eraikinen inguruan antolatuak daude, Altzako udaletxearen eta San Martzial elizaren inguruan. Bi eraikin horiek udalak une honetan elementu soil gisa babestuak ditu nolabait, baina egiaz bi eraikin horiek jatorriz elkarri estuki lotuak daude eta haien inguruan eraiki eta sortu diren elementuekin batera gune berezi bat osatzen dute; eta osorik hartuta babestea merezi du. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Miravalles armarria
Iñigo Landa
Egun batetik bestera, ezkutuan, inolako azalpenik eman gabe, Miraballes baserria, Milles eraitsi dute. Altzako zaharrenen artean dago. Etxea 1465. urtean dokumentatuta dago eta XVI. eta XVII. mendeetan abizena eman zuen. Fatxada nagusian, armarri gisa jarria, zizelatutako ikur bat zeukan, duen formagatik, seguruenik, jatorrian ezagutu dugun eraikinaren aurretik zegoenaren ate nagusiko arkuaren giltzarria izango zen. Zergatik eraitsi dute modu honetan? Zer egin dute armarriarekin? Bertan lanean ari ziren langileei galdetuta, arkeologo batzuen esku utzi behar omen zuten, baina arkeologo horiek zeintzuk ziren ez zekiten. Galderak udalari luzatu dizkiogu, baina ohi dutenez, nagusikeriaz, erantzunik ez. Hitzetik hortzera aitatzen duten udal gardentasunaren arrastorik ez eta tai gabe suntsitzen jarraitzen dute. (gehiago…) »
2 iruzkin »

Pilar Lázaro
“2016an gune honetan 3 istripu izan ziren. Semafororik gabeko oinezkoen pasabidean lehentasuna daukazu gurutzatzeko. Hala eta guztiz ere, gogoratu autoek bira egin dezaketela Herrerako ibiltokitik. (#Badagozersaihestu - donostia.eus/salbamendumapa)
Ze sentsibilizazio kanpaina da hau biktimak errudun bihurtzen dituena?
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Arg.: Miren Mendarte Casares
Orain dela sei hilabete “Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren funtsarekin osatutako argazki sorta ederra bildu zuten, askotariko gaiekin: Donostiako Belle Époque, gertaerak, kirola, Marokoko gerra… Eta argazki horien artean batek atentzioa deitu zigun oso gertukoa zelako eta aspalditik jakin-mina kilikatu zigulako. Argazkiaren fitxan honela zioen: “Irteera zeremoniotsua Alarderuntz, 1924″, eta irudian gizon armatu talde bat ikus zitekeen, ilaretan Altzako udaletxetik ateratzen, atzealdean Casanao baserriaren fatxada nagusia ikusten delarik. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
En el paseo que hicimos el sábado día 20 por Bidebieta coincidimos con Ion Urrestarazu, joven de Bidebieta amante y buen conocedor de nuestra Historia contemporánea y la heráldica, pero ante todo, -así se autodefine-, “un donostiarra curioso de su ciudad, entretenido en observar, desde sus ojos de peatón, todo el entorno que le rodea.”
En sus blogs Donostiando, Pasaiando, y Miradas de un peatón podemos leer los temas que han despertado su curiosidad y han merecido su observación. A continuación tenéis un índice que nos ha preparado con los enlaces a los artículos relacionados con los lugares y temas que tratamos aquí. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Sasoategi (Molinao)
Iñigo Landa
Denboraren joan-etorrian, bide,errepide zein trenbideek Altzaren lurraldea alderik alde zeharkatu dute espazioa antolatuz. Azpiegitura berriagoak aurrekoen gainetik ezarri dira eta, ondorioz, askotan ez da erraza haien aztarna historiko zein arkeologikoak aurkitzea. Alabaina, egon badaude eta merezi dute aintzat hartuak izatea, baita babestea ere.
(gehiago…) »
3 iruzkin »

Emanhar Elkartea
Mezu honen bidez HERRERA auzoko bizilagunen artean gure bizilekua hobetzeko egingo dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu:
NOLAKOA DA AMESTEN edo BEHAR DUZUN AUZOA?
Amets hori identifikatzeko ekintza batzuk egingo ditugu hilabete bukaeran, Oasis Jolasa deiturikoa. Brasiletik datorren metodologia honen bidez auzoko amets kolektiboa identifikatu eta sortzeko pausuak emango ditugu. Ohikoak ez diren eratan, auzoko adin, jatorri eta perspektiba ezberdinetako bizilagunez osatutako jokalari-talde motorea osatuko da: HERRERAKO AUZOTALDEA. Oasis Jolasa bere osotasunean bizituko duten 20 jokalariak, bi astebukaerako parte-hartzearen truk auzotarren indarra batzeko aukera izango dutenak.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Iñaki Lertxundi
Aurtengoan ere Altzako XVII. Bertso Aroa, Akazi zaharren, gereziondoen
eta sagarrondoen soina zuriak, errekastoak, bide bazterrak eta inguruko
mendiak kolpez zuritu dituen sasoian datorkigu.
- Maiatzaren 26an “Espuela nahi?” Herrerako Nido tabernan.
- Ekainaren 4an Bertso Jaialdia Kaskon, Plaza Gorrian.
Animatu!! zatoz!!
Iruzkinik ez »

Ulia-Mendiolapean finkaturik dagoen auzoan zehar ibilaldia egitea erakargarria delakoan gaude. Horri gehitu behar zaio Pasaiako portuarekin muga egiten duen auzoa dela, Altzako herrian bere sustraiak dituen eremua dela, eta iraganean baserri eremu adierazgarria izan zela. Gainera, Kontadores Gazte Zentroak eta Altzako Historia Mintegiak 2017ko maiatzaren 20rako antolatu duten ibilaldian, auzoan bizitako jendearekin berriketan aritzeko aukera eta euren oroitzapenak entzuteko tartea izango dugula ere aipatu nahi dugu; ibilaldian zehazturik ageri diren geldiuneetan horiek esanahiez beteko dituzten pertsonekin hitz egiteko tartea izango dugu. Beraz, atzera bota ezin duzun gonbidapen baten aurrean zaude. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Antxon Alfaro
Los términos memoria histórica y construcción del relato son dos conceptos que están en estos momentos muy presentes en nuestra sociedad. Se plantea la necesidad de construir un relato para avanzar en la superación de una situación de violencia que hemos vivido desde hace muchas décadas.
Aunque algunos intenten construir un único relato, eso no va a ser posible, ya que para entender ese pasado habrá que ir poniendo sobre la mesa pequeñas piezas que den forma poco a poco a ese poliedro que es nuestra historia pasada, con su infinidad de lados y aristas. Un poliedro que va a tener muchas historias de sufrimiento y terror originadas por ETA, pero también otras de violencia institucional como la que aconteció hoy hace 40 años en el entorno del barrio de Los Boscos.
Era la madrugada del domingo 8 de mayo de 1977. En el barrio Los Boscos celebraban su segunda semana de fiestas patronales. A las dos de la madrugada cuando todavía se bailaba en la verbena, numerosos disparos y ráfagas de metralleta hicieron parar de golpe la música. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »